106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2023ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 13an, 2023ko plantilla organikoaren hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epea iraganik erreklamaziorik gabe, behin betiko onetsitzat jo da eta, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina), argitara ematen da 2023rako plantilla organikoa, behar diren ondorioak izan ditzan.

2023KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Idazkari-kontu hartzailea. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Hizkuntza eskakizuna: C 1. Osagarriak: bateraezintasunekoa, %35, lanpostukoa, %20. Hutsik. Beste bi udalokin konpartitua: Uharte Arakil (buru egiten du) eta Irañeta.

Administrari-Ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Egoera: jardunean. Hizkuntza eskakizuna: C 1. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %40. Beste bi udalokin konpartitua: Uharte Arakil (buru egiten du) eta Irañeta.

Administrazio-kontratudunak.

Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Hizkuntza eskakizuna: C1. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria %15. Beste bi udalokin konpartitua: Uharte Arakil (buru egiten du) eta Irañeta.

Izenen zerrenda

Administrazio araubideko bitarteko langileen izenen zerrenda.

Ione Miren Lazkoz Maiza. Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Osagarriak: bateraezintasuneko osagarria: %35, eta lanpostuko osagarria: %20. Antzinatasuna: 2007ko urriaren 10a.

Joana Senar Lazkoz. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Hizkuntza eskakizuna: C1. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria %15. Uharte Arakilgo, Arruazuko eta Irañetako Udalen batasunekoa. Antzinatasuna: 2018ko ekainaren 4a.

Funtzionarioak.

Aintzane García Andueza. Administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %40. Antzinatasuna: 2000ko ekainaren 23a.

Uharte Arakilen, 2023ko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L2307180