106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Eguesibarko alkatearen 1447/2023 Ebazpenaren bidez, eta bat etorriz Eguesibarko Udaleko arkitektoaren lanpostuan izendapena egiteko kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin, Alejandro Fuertes Martínez izendatzen da Eguesibarko Udaleko arkitekto, lan-araubidean, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako. Hori guztia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan, hain zuzen ere, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak.

Lanpostuaren jabetza hartu beharko da 2023ko maiatzaren hogeita hamaikan.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Sarrigurenen, 2023ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2307445