106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Lekualdatze-lehiaketa, merezimendu-lehiaketaren ondoriozko lanpostu huts batzuk bete daitezen, B mailakoak, aldi baterako enplegu publikoa egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Lekualdatze-lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzea

Ezarritako epearen barruan eskabiderik aurkeztu ez denez, Alkatetzaren maiatzaren 10eko 1072/2023 Ebazpenaren bidez, bete gabe uzten da lanpostu hauek lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia: Lourdes haur-eskolako zuzendaria, Piano eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailea, Gitarra eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailea eta Biolin eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailea, B mailakoak, aldi baterako enplegua merezimendu-lehiaketaren bidez egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Deialdia argitaratu zen 2023ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 20an.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkezten ahal dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Tuteran, 2023ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2307499