106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

809/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Gobernu Kontseiluak 2023ko urtarrilaren 23an onetsitako erabaki honetan aurkitutako akatsa zuzentzen da: "Erabakia, Unibertsitatera sartzeko Batxilergoaren ponderazio parametroak onesten dituena, 2023-2024 ikasturtetik aurrera Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dituen graduko ikasketa ofizialetan onartua izateko nota kalkulatzekoak".

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz, "Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako akats materialak, egitezkoak edo aritmetikoak."

Akats material bat atzeman da Gobernu Kontseiluaren erabaki horren eranskinean, zeina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen 2023ko otsailaren 7an (26. zk.), Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2023ko urtarrilaren 23ko 94/2023 Ebazpenaren bidez. Aipatutako akatsa gertatu da Datuen Zientziako eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradu Bikoitza zer jakintza-arlori dagoen atxikia aipatzean.

Azaldutako guztiarengatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Gobernu Kontseiluak 2023ko urtarrilaren 23an onetsitako erabaki honetan aurkitutako akatsa zuzentzea: "Erabakia, Unibertsitatera sartzeko Batxilergoaren ponderazio parametroak onesten dituena, 2023-2024 ikasturtetik aurrera Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dituen graduko ikasketa ofizialetan onartua izateko nota kalkulatzekoak". Erabaki hori Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan eta 2023ko otsailaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (26. zk.) dago argitaratua, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2023ko urtarrilaren 23ko 94/2023 Ebazpenaren bidez. Ondorioz:

Honela dioen tokian:

Datuen Zientziako eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradu Bikoitza IA/GJ jakintza-arloari dago atxikia (Ingeniaritza eta Arkitektura / Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak).

Honela esan behar du:

Datuen Zientziako eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradu Bikoitza ZZ/GJ jakintza-arloari dago atxikia (Zientziak / Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak).

Bigarrena.–Agindua ematea akats honen zuzenketa Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 3an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2307590