106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

871/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza aurreko kontratuen 2023-2024 ikasturterako deialdia onetsi eta gastua baimentzen da. DDBN identifikazioa: 694596.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak, 2023ko martxoaren 29an egindako bileran, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza aurreko kontratuen 2023-2024 ikasturterako deialdia onestea erabaki zuen.

Ikusirik 103/2019 Errege Dekretua, 2019ko martxoaren 1ekoa, Prestakuntzan dauden Doktoretza Aurreko Ikertzaileen Estatutua onesten duena.

Ikusirik Unibertsitateko Zerbitzu Juridikoak egin duen txostena.

Ikusirik Unibertsitateko Kontabilitate Atalak egin duen kreditu erreserbaren egiaztagiria.

Ikusirik Ikerketako errektoreordeak egindako doktoretza aurreko kontratuen deialdirako proposamena.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza aurreko kontratuen 2023-2024 ikasturterako deialdia onestea, ebazpen honen eranskinean azaltzen diren oinarriekin bat etorriz. Deialdian esleipen berriko doktoretza aurreko 20 kontratu jasotzen dira, eta kontratu bakoitzak lansari hauek izanen ditu:

–Kontratuaren lehenbiziko eta bigarren urteetan: 1.260,83 euro gordineko 14 lansari.

–Kontratuaren hirugarren urtean: 1.350,89 euro gordineko 14 lansari.

–Kontratuaren laugarren urtean: 1.688,62 euro gordineko 14 lansari.

Eta, deialdiaren 10. oinarriarekin bat etorriz, lansari gehigarri bat Nafarroarentzat interesa duten doktoretza-programetan parte hartzeko laguntzen (Nafarroako Gobernua) edo Unibertsitateko langileak prestatzeko laguntzen (Unibertsitateen Ministerioa) 2022ko edo 2023ko deialdietan onuradun diren pertsonentzat.

Bigarrena.–Deialdiak osotara 1.980.378,33 euro-ko gastua sortuko du, betiere horretarako diru-hornidura nahikoa baldin badago aurrekontuetako partida hauetan:

–2023:

  • 303000/0320/13110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 88.258,40 euro.
  • 303000/0320/16000 Gizarte Segurantza 22.523,54 euro.
  • 303000/0320/48123 Matrikularako laguntzak 6.467,00 euro.

–2024:

  • 303000/0320/13110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 353.033,60 euro.
  • 303000/0320/16000 Gizarte Segurantza 90.094,17 euro.
  • 303000/0320/48123 Matrikularako laguntzak 6.467,00 euro.

–2025:

  • 303000/0320/13110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 359.337,80 euro.
  • 303000/0320/16000 Gizarte Segurantza 91.703,01 euro.
  • 303000/0320/48123 Matrikularako laguntzak 6.467,00 euro.

–2026:

  • 303000/0320/13110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 401.891,05 euro.
  • 303000/0320/16000 Gizarte Segurantza 102.562,60 euro.
  • 303000/0320/48123 Matrikularako laguntzak 6.467,00 euro.

–2027:

  • 303000/0320/13110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 354.609,75 euro.
  • 303000/0320/16000 Gizarte Segurantza 90.496,41 euro.

Hirugarrena.–Aurreikuspenen arabera, 2023ko urriaren 1ean hasiko dira kontratuak.

Laugarrena.–Aukera egonen da laguntzen zenbatekoa eta kopurua handiagotzeko, deialdia finantzatzeko aurrekontu handiagoa baldin badago.

Bosgarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Gizarte Kontseiluari, Ikerketako errektoreordeari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Irakaskuntza Zerbitzuari eta Kontu-hartzailetzari.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoko ohol elektronikoan argitara dadila agintzea. Halaber, Unibertsitateko baliabide elektronikoen bidez ahalik eta hedapen handiena izan dezan arduratuko da Ikerketa Zerbitzua.

Zazpigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta, bere aurka eta bere oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 9an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO DOKTORETZA AURREKO KONTRATUETARAKO LAGUNTZEN DEIALDIA 2023-2024 IKASTURTERAKO

871/2023 Ebazpenaren eranskina, maiatzaren 9koa

Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikerketa bultzatu eta sustatzeko politikaren barruan, Ikerketa Batzordeak ikertzaile gazteen prestakuntza beharrezkotzat jo du beti lehentasunezko jarduera gisa. Zalantzarik gabe, orain arte erabilitako tresna eraginkorrena 1999az geroztik urtero egiten den deialdia da, ikertzaileak prestatzeko laguntzak ematen dituena. Gainera, deialdiak bateragarria izan behar du prestakuntzan dauden ikertzaileek beren lana garatzeko baldintza duinak izatearekin, jaso behar dituzten ordain ekonomiko eta onura sozialei dagokienez, eta aintzat hartu behar ditu ikertzaileei eragiten dieten goragoko lege esparruak ere.

2019ko martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren bidez, Prestakuntzan dauden Doktoretza Aurreko Ikertzaileen Estatutua onetsi zen.

2022ko irailaren 7an, indarrean sartu zen 2022ko irailaren 5eko 17/2022 Legea, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 14/2011 Legea aldatzen duena. Lege horretan egindako aldaketen artean daude, besteak beste, doktoretza aurreko kontratuaren barrenean Doktoretza Ondoko Orientazio Aldia sartzea eta doktoretza aurreko kontratua amaitzeagatiko kalte-ordaina; hala, doktoretza aurreko ikertzaileei lan-eskubide berriak bermatu zizkieten.

Hori guztia kontuan hartuz, doktoretza aurreko ikertzaileak prestatzeko laguntzen deialdi hau onestea proposatu du Ikerketa Batzordeak.

1.–Deialdiaren xedea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza aurreko ikertzaileak prestatzeko eskaera berriko laguntzen deialdia, 2023-2024 ikasturterako dena, deialdian dauden xedapenek arautuko dute. Laguntzak emateko, behar adinako aurrekontua egon behar da.

Lehenbiziko eskaerako 20 laguntza emateko deialdia egin da doktoretza aurreko ikertzaileen prestakuntzarako, Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza-tesia egiteko. Aurrekontuko baliabideen arabera, baliteke laguntza gehiago ematea.

2.–Parte hartzeko baldintzak.

2.1. Eskatzaileen betekizunak:

2.1.1. 2023-2024 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programa batean onartuak egotea, edo programa horretako onarpena eskatua izatea eskabideak aurkezteko epearen barrenean, eta baldintza hauetako bat betetzea:

a. Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programa batean sartzeko gaitzen duten aurretiazko ikasketak izatea.

b. 2022-2023 ikasturtean doktoretzarako sarbidea emanen duen master batean matrikulatua egotea. Eskatzaileak masterra amaitzeko beharrezkoak diren kreditu guztietan matrikulatua egon behar du, Master Amaierako Lanaren kredituak barne, eta 2023ko uztailaren 31 baino lehen amaitu beharko ditu ikasketak.

Salbuespen gisara, baldin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitatearteko master baten amaierako lanak defendatzeko deialdi bakarra irailean bada, 2022-2023 ikasturtean master horretan matrikulatuak dauden ikasleek aukera izanen dute ikasketak 2023ko irailaren 15ean bukatu dituztela egiaztatzeko.

Laguntza esleitzeko hautatuak izanez gero, eskatzaileek 2023-2024 ikasturterako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza-programa batean matrikula egin dutela egiaztatu beharko dute laguntzen behin betiko esleipena argitaratzen denean ezartzen den epean.

2.1.2. Deialdi honetan ezin izanen dute parte hartu eskaera egiteko epea ixten den egunean doktoretza-tesi bat egiteko bestelako laguntza homologagarriak jaso dituztenek, 12 hilabete edo gehiagoko laguntzak izan badira.

12 hilabete baino gutxiagoko laguntza homologagarri baten onuraduna izan bada, murriztu eginen da deialdi honetan jasotako doktoretza aurreko kontratuaren eta bere luzapenen gehieneko iraupena kontratatua egon den denboran (hilabeteak eta egunak), Zientziaren Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Murrizketa hori kalkulatzeko, kontuan hartuko da eskatzailea zenbat denbora egon den kontratatua deialdi honetako doktoretza aurreko kontratua formalizatzen den egunera arte.

2.2. Betekizun gehigarriak:

2.2.a) Doktoretza-tesia 2023ko irailaren 30a baino lehen bukatuko ez den deialdi publiko baten bidez edo hitzarmen edo kontratu espezifiko baten bidez finantzaturiko ikerketa-proiektu baten barnean kokatu behar da, eta horretarako beharrezkoa izanen da proiektuaren arduradunaren oniritzia. Proiektu mota kontuan hartuko da eskaeraren ebaluazioan, oinarri hauen 6. apartatuaren arabera. Estatuko Planaren proiektuen behin-behineko esleipenen bidez babestutako eskabideak tramitera onartuko dira, laguntzak behin betiko esleitu arte.

2.2.b) Ikerketa-proiektua Nafarroako Unibertsitate Publikoan edo Navarrabiomeden garatu beharko du Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2023ko katalogoan erroldatuta dagoen ikerketa-talde batek edo Navarrabiomedeko langileren bat buru duen talde batek. Proiektuaren ikertzaile nagusia doktore bat izanen da, eta onuradunaren proiektua zer ikerketa-talderi atxikitzen zaion, talde horretako partaide izanen da doktore hori. Unibertsitateko talde batek baino gehiagok parte hartzen duten proiektuetan, Ikerketa Batzordeari eskatzen ahalko zaio onuraduna proiektuan parte hartzen duen talde bati atxikitzeko, proiektuaren arduradunaren taldea ez eta beste bat bada ere.

2.2.c) Aurreko bi betekizunak betetzen ez badira, Unibertsitateko ikerketa-talde bateko arduradun batek babestutako izangaien eskabideak onartuko dira, baldin eta talde hori 2023ko Taldeen Sustapen Planaren onuradun izan bada.

2.2.d) Eskatzaileak bere gain hartuko du eskaeran aurkeztutako ikerketa-proiektuak oinarri honen a) eta b) apartatuetan ezarritako betekizunak betetzen dituela egiaztatzeko ardura. Izan ere, hala ez bada, ezin izanen du proiektua aldatu akatsak zuzentzeko epean.

2.2.e) Oro har, ezin izanen dira aldatu ez zuzendaria, ez ikerketa-proiektua, ez eta laguntzaren eskaera hasieran bermatu zuen ikerketa-taldea ere, behar bezala justifikatutako arrazoiak daudenean izan ezik. Ikerketa Batzordeak aldaketa egiteko eskaera aztertuko du, eta behar den proposamena igorriko dio Ikerketako errektoreordeari, zeinak dagokion ebazpena emanen baitu.

2.3. Laguntzaren zuzendariaren betekizunak:

2.3.a) Laguntzaren zuzendaria doktoregaiaren tesi-zuzendaria izanen da, eta deialdi honen I. eranskinean jasotako kontratu-loturetako bat izanen du.

2.3.b) Laguntzen zuzendari bakoitzak ezin izanen du ez babestu ez zuzendu deialdi honen babesean emandako esleipen berriko laguntzaren onuradun bat baino gehiago, ezta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren deialdi honetako eta aurreko deialdietako doktoretza aurreko laguntzaren bi onuradun baino gehiago ere.

2.3.c) Ezin izanen dira laguntzaren zuzendari izan eskabideak aurkezteko epea amaitu aurreko 3 urteetan Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikertzaileak Prestatzeko Laguntzen Programaren barnean tesi baten zuzendari izan diren ikertzaileak, baldin eta lau urteko kontratua amaituta eta justifikatutako arrazoirik gabe doktoregaiak ez badu bere doktoretza-tesia gordailutu.

3.–Laguntzen araubide juridikoa.

3.1. Laguntzen onuradunen eskubideak eta betebeharrak deialdi honetan ezartzen direnak izanen dira, eta Prestakuntzan dauden Doktoretza Aurreko Ikertzaileen Estatutuan ezartzen den beste edozein (2019ko martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuak onetsitakoa).

3.2. Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluan ezarritakoak arautuko ditu doktoretza aurreko kontratuak.

3.3. Kontratatuari bere zuzendariak duen ikerketa-talde bera esleituko zaio, eta bere zuzendaria atxikia dagoen sail eta/edo institutu berari atxikia geldituko da. Zuzendaria Navarrabiomedekoa izanez gero, dagokion Navarrabiomedeko taldea esleituko zaio, eta bere tesiaren tutorea atxikia dagoen NUPeko sailari atxikia geldituko da.

3.4. Deialdi honetan jasotzen diren laguntzek ez dute inolaz ere konpromisorik ezartzen onuradunak gerora Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantillan sartzeko.

3.5. Deialdi honen babesean laguntza bat jasotzea bateraezina da funts publiko edo pribatuekin finantzaturiko beste laguntza edo beka batzuekin, bai eta laguntzaren onuradunari kontratu edo estatutu lotura ekartzen dioten soldata edo lansariekin ere. Nolanahi ere, badira salbuespen batzuk, betiere Ikerketako errektoreordeak horretarako baimena ematen badu:

–Prestakuntzan dauden ikertzaileek egiten duten ikerketa-jarduerarekin zuzenki loturik dauden ikerketa- edo irakaskuntza-lanetatik datozen ordainsariak, bai eta beste hauetatik datozen osagarriekin ere: I+G-ko proiektuetako parte-hartze baimenduak, eta 2001eko abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa aplikatuz egindako kontratuak (2007ko apirilaren 14ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen aipatutako legea).

–Ikertzaileen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzeko laguntza osagarriak.

–Bestelako jarduerengatik noizean behin jasotako laguntzak, betiere Ikerketako errektoreordearen ustez emandako laguntzaren xedea garatzeari traba egiten ez badiote.

4.–Eskaeren aurkezpena.

Ezinbestean, eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, Unibertsitatearen Erregistro Elektronikoan, Prozeduren Katalogoan horretarako ezarritako prozeduraren bidez. Bertara Unibertsitatearen egoitza elektronikoaren bidez sartzen da, eta esteka honetan dago eskuragarri:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/nupeko-doktoretza-aurreko-kontratuak?languageId=100001

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izanen da, deialdia NAOn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Oro har, eskatzen diren betekizunak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.

5.–Eskaera egiteko inprimakiak eta dokumentazioa.

Eskatzaileek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Inprimaki normalizatua, zeina helbide honetatik jaits baitaiteke: http://www2.unavarra.es/gesadj/registroGeneral/instancias/investigacion/ayudas-y-convocatorias/contratos-preddoctorales-upna.pdf

Zuzendariak oniritzia adieraziz gero eskabide inprimakian, sinatzaileak tutore izatea onartzen duela ulertuko da, Prestakuntzan dauden Doktoretza Aurreko Ikertzaileen Estatutua eta Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak ezartzen dituzten ondorioetarako, eta deialdi honetan ezarritako oinarriak onartzen direla.

b) Merezimenduen zerrendaren inprimakia. Hemen dago: http://www2.unavarra.es/gesadj/registroGeneral/instancias/investigacion/ayudas-y-convocatorias/meritos_ayudas_predoctorales.pdf

Inprimakiarekin batera, alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da. Eskabideak aurkezteko epean agiri bidez egiaztatutako merezimenduak baloratuko dira, ez besterik. Merezimenduak ez egiaztatzea ez da baztertzeko arrazoia, eta, beraz, ez da inola ere eskatuko egiaztapen-falta hori zuzentzeko.

Ez dira kontuan hartuko beren arau erregulatzaileen arabera egiaztatzeko eskumena esleitua ez duten pertsonek, organoek edo erakundeek egindako agiriak.

c) Nortasun Agiri Nazionalaren, Atzerritarraren Identifikazio Zenbakiaren edo pasaportearen fotokopia.

d) Izandako kalifikazioak eta horiek zein egunetan eman ziren adierazten duen ikasketa-ziurtagiriaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

e) Eskatzaileak egindako ikasketen promozioko batez besteko notaren ziurtagiria. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

2021-2022 ikasturteko master bereko promozioaren batez bestekoa onartzen da, baldin eta 2022-2023 ikasturtean masterra amaituko duten eskatzaileei ezinezkoa bazaie oraingo ikasturteko batez bestekoa izatea.

f) Doktoretza-ikasketak egiteko sarbidea ematen duen tituluaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

g) 2.1.1.b) apartatuan jasotako egoeran dauden eskatzaileek, eskaera egiteko epean, egoera hori egiaztatzen duen kopia emanen dute, Nafarroako Unibertsitate Publikoan matrikulatutakoek izan ezik. Beren espediente akademikoaren ziurtagiria eta masterraren aurreko ikasketen promozioko batez besteko nota entregatuko dituzte eskabideak aurkezteko epearen barnean. Gainera, 2023ko uztailaren 31 baino lehen, aurreko d, e eta f apartatuetan adierazitako dokumentazioa aurkeztuko dute Unibertsitateko Erregistro Elektronikoan.

h) Atzerriko ikastegiek ematen dituzten kalifikazioen ziurtagirietan, dagokion ebaluazio sistemaren barruan kalifikaziorik handiena eta txikiena zein izan diren agertuko da, baita gainditzeko gutxieneko kalifikazioa zein den ere.

Eskatzaileek ikasketak atzerrian egin badituzte, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak egindako noten baliokidetasuna aurkeztu beharko dute gainera. Baliokidetasun hori hemen eskatzen ahal da:

https://www.educacionyfp.gob.es/eu/servicios-al-ciudadano/catalogo/gestion-titulos/estudios-universitarios/titulos-extranjeros/equivalencia-notas-medias.html

Ziurtagiri horiek ez badira aipatutako edukiarekin eta adierazitako epean aurkezten, kalifikazioak ez dira kontuan hartuko.

i) Zuzendariaren merezimenduak Ikerketa Zerbitzuak baloratuko ditu, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Navarrabiomedek ikerketa kudeatzeko duten datu-basean jasotakoaren arabera, deialdi honen II. eranskinean zehaztutako baremoarekin bat.

Deialdi honen oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan baldin badago jada, ez dira dokumentazio hori aurkeztera behartuak egonen, baina hala dela adierazi beharko dute idazki batean. Idazki horretan, zein dokumentu den eta zein egunetan eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen identifikatu behar dute.

Agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza horietako batera egindako zinpeko itzulpena erantsi beharko da.

Merezimenduak egiaztatzen dituzten agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza horietako batera egindako itzulpen soila erantsi beharko da, eta Ikerketa Batzordearen esku utziko da zinpeko itzulpena eskatzea, beharrezkoa izanez gero.

Prozeduraren edozein fasetan, eskaerak aurkezteko epean aurkeztutako egiaztagirien jatorrizko dokumentuak aurkezteko eskatzen ahalko die Ikerketa Zerbitzuak interesdunei.

6.–Izangaien hautaketa.

6.1. Laguntzak 2019ko ikerketa-taldeen katalogoan ezarritako Arloko Taldeen arabera (A, B, C, D) banatuko dira, talde horietako bakoitzean tramitera onartutako eskaerei D’Hont sistema aplikatuz eta baldintza hau errespetatuz: gutxienez laguntza bat aipatutako Arloko Talde bakoitzeko, eta beste laguntza bat eskaera guztien artean espediente ponderatu onena duenarentzat.

6.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak eginen du izangaien aukeraketa, honako hauek kontuan hartuz:

a) Izangaiak doktoretza-programan sartzeko aurkeztu duen titulazioaren espedientearen batez besteko nota ponderatua: 5 puntu.

Batez besteko nota ponderatua honela kalkulatuko da:

Nota ponderatua =

IN + 5 + DN

2

Non IN ikaslearen batez besteko nota den eta DN, berriz, INaren desbideratze normalizatua promozioaren batez besteko notarekiko (NT). Izangai bakoitzaren DNaren balioa lortzeko, bere IN-NT desbideratzea zati bere arloan onartutako izangaien IN-NT desbideratzerik altuena (Dmax) bider 5 egin behar da, hots: DN=5(IN-NT)/Dmax

Aurkeztutako espediente onena zein den kalkulatzeko, prozedura bera jarraitu behar da, baina kasu horretan Dmax arlo guztietan onartutako izangai guztien IN-NT desbideratzerik altuena izanen da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek ez dute aurkeztu beharko informazio hau, Laguntza Akademikorako eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuak emanen baitu. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle guztiei aplikatuko zaie ezarri den ponderazio formula.

Beste unibertsitate batzuetatik datozen ikasleen kasuan, haien ardura izanen da behar den dokumentazioa aurkeztea aipatutako ponderazio formula aplikatzeko. Promozioaren batez besteko notaren (NT) egiaztagiririk aurkezten ez duten eskatzaileei, promozioaren batez besteko nota gisa bi hauen artean handiena den balioa aplikatuko zaie: deialdi honetako beste izangaiei beren Arloko Taldearen barnean (A, B, C edo D) aplikatutako promozioaren batez besteko nota altuena edo eskatzaileak lortutako batez besteko nota indibiduala.

Masterreko ikasketen kasuan, doktoretza-programan sartzeko erabiltzen den masterraren eta master horren aurreko unibertsitateko ikasketen batezbesteko ponderatua kalkulatuko da, titulazio bakoitzari dagozkion kredituen arabera.

Eskatzaileak 5.h) apartatuan adierazitako beharrezko dokumentazioa aurkezten ez badu, Unibertsitateak ez du hura egiaztatzeko eskatuko, eta espedienteari 0 puntu emanen zaizkio.

Aurreko batezbestekoa kalkulatu eta gero, espediente guztiak normalizatuko dira Arloko Talde bakoitzean. 5 puntu emanen zaizkio espediente onenari, eta gainerakoak normalizazio faktore berarekin biderkatuko dira.

Normalizazio hori eskatzaile guztien artean eginen da, tramitera onartutako eskaera guztien artean espediente onenari ematen zaion laguntza nori eman erabakitzeko.

b) Izangaiaren merezimenduak 0,5 puntu gehienez.

Ikerketa: 0,3.

Ikastaroak: 0,1.

Mugikortasuna: 0,1.

(Deialdiaren II. eranskinak ezartzen duenaren arabera).

c) Zuzendariaren balorazioa 2 puntu gehienez.

(Arloko Talde bakoitzari dagokiona).

Deialdiaren III. eranskinak ezartzen duenaren arabera.

d) Ikerketa-proiektua edo hitzarmenak 1 puntu gehienez.

Esparru Programa (EB) edo.

Antzeko ezaugarriak dituztenak.

Eskakizunei eta lehiari dagokienez: 1.

Estatuko Plana: 0,8.

Nafarroako Gobernua: 0,5.

Beste proiektu batzuk (83. artikuluaren araberako kontratuak edo hitzarmenak): 0,3.

Proiektu bati atxiki gabeko eskabideak, 2023ko Taldeen Sustapen Planaren onuradun den ikerketa-talde batek babestuak daudenak, zero punturekin baloratuko dira apartatu honetan.

6.3. Laguntza eskatzeko inprimakian doktoretzako ikasketetara zein titulazioren bidez sartzen den adieraziko da, eta titulazio horren arabera kalkulatuko da espediente akademikoaren batezbestekoa. Master baten bidez sartzen bada, masterra egin baino lehenagoko unibertsitate titulazioa ere hartuko da kontuan.

Espediente akademikoaren batez besteko nota 0tik 10era bitarteko eskalan kalkulatuko da, kredituen sistema europarra eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate titulazioetako kalifikazio sistema arautzen duen 2003ko irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuaren 5. artikuluak ezartzen duenaren arabera.

Σ(irakasgaiaren kreditu kopurua x nota)

titulazioaren kreditu kopurua guztira

1044/2003 Errege Dekretua ere aplikatuko da, 2003ko abuztuaren 1ekoa, Unibertsitateek tituluaren Europako gehigarria emateko prozedura ezartzen duena.

Baliokideturiko irakasgaiei edo kredituei "Gainditua" kalifikazioa emanen zaie, egokitutako irakasgai edo kredituei jatorrizko kalifikazioa emanen zaie, eta, kalifikaziorik gabeko kredituak aitortuta edukiz gero, hori ez da kontuan hartuko batez besteko nota kalkulatzean.

Espedientean kalifikazio kualitatiboa baizik jaso ez bada, baliokidetasun hau aplikatuko zaio:

Ohorezko matrikula: 10.

Bikain: 9,25.

Oso ongi: 7,75.

Nahikoa: 5,75.

6.4. Eskatzaileek espediente akademikoaren batez besteko nota adierazi behar dute, beren jatorrizko erakundeak informazio hori ez badu espedientean sartzen. Kalkuluan akats esanguratsuren bat detektatuz gero, hura egiaztatzeko edo argitzeko eskatuko zaie. Garaiz eta forman egiaztatzen ez bada, laguntza ukatzeko arrazoi nahikoa izan daiteke.

7.–Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea amaituta, gehienez ere hilabeteko epean, tramitera onartutako eta eskatutako laguntzarako ezarritako eskakizunen bat ez egiaztatzeagatik edo eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik baztertutako eskatzaileen behin-behineko zerrenda onetsiko da, Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da. Ebazpen horretan 5 egun balioduneko epea emanen zaie eskatzaileei, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hautemandako akatsak zuzendu edo erreklamazioa aurkez dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ez da tramitera onartuko.

7.2. Ikerketa Batzordeko Komite Iraunkorrak ebatziko ditu aurkeztutako erreklamazioak, eta ebazpen baten bidez onetsiko du tramitera onartutako eta baztertutako eskabideen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da. Ebazpen horren aurka, interesdunek zilegi dute berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.3. Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena argitaratu eta bi hilabeteko epean gehienez ere, izangaien puntuazioak eta laguntzen behin-behineko esleipen proposamena onartuko dira Ikerketako errektoreordearen ebazpen baten bidez. Ebazpena Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da, eta gehienez ere 5 egun balioduneko epea izanen dute interesdunek erreklamazioak aurkezteko, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.4. Ikerketa Batzordeak erreklamazioak ebatziko ditu, puntuazioak eta behin betiko esleipen proposamenak onetsiko ditu, eta behar den proposamena bidaliko dio Ikerketako errektoreordeari.

Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, deialdi honetako laguntzen behin betiko puntuazioak eta esleipenak onetsiko dira. Ebazpen hori Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da, eta, bere aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.5. Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoa:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa?languageId=100001

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratzea da Unibertsitateak onarturiko publizitate tresna bakarra. Hala ere, interesdunei posta elektronikoz jakinarazten ahalko zaie, modu osagarrian eta ez-ofizialean.

8.–Doktoretza aurreko kontratuaren helburua eta baldintzak.

8.1. Laguntzaren xedea doktoretza aurreko kontratu bat formalizatzea izanen da.

8.2. Kontratuaren helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza-programa batean onartuak izateko aukera ematen dien titulua dutenek ikerketa-lanak egitea proiektu espezifiko eta berritzaile baten barnean. Kontratudun horiek prestakuntzan dauden doktoretza aurreko ikertzaileak izanen dira.

Prestakuntzan dagoen doktoretza aurreko ikertzaileak, langilea den aldetik, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, lana ematen duena den aldetik, gauzatuko dute kontratua. Kontratuari doktoretza-programan onartu dutela adierazten duen agiria erantsiko zaio, programaren unitate arduradunak emana, edo doktoretzako edo graduondoko eskolak, hala badagokio. Kontratuek eta luzapenek lau urte iraunen dute gehienez.

Kontratua lanaldi osokoa izanen da, eta, hasiera batean, lau urteko iraupena izanen du gehienez. Beharrezkoa izanen da urtero doktoretza-programako Batzorde Akademikoak aldeko txostena egitea, edo, bestela, doktoretza-eskolak, ikertzaileak programan irauten duen bitartean. Lau urteko iraupen hori laburragoa izanen da aurretik doktoretza aurreko laguntza paretsuko bat izan duten onuradunen kasuan, baldin eta laguntza hori kontratatuak egon diren bitartean jaso baldin badute. Doktoretza-tesia eta doktoretza-programako matrikula arduraldi osokoak izanen dira.

Doktoretza-titulua lortzeak amaiera emanen dio ikertzaileen prestakuntza-etapari, eta, une horretatik aurrera, doktoretza ondoko etapari heltzen ahalko zaio, zeinak, gehienez ere hamabi hilabetez, doktoretza-ondoko orientazioa ematea izanen baitu xede. Nolanahi ere, kontratuaren iraupena ezin izanen da aurreko paragrafoan adierazitako gehienekoa baino luzeagoa izan.

8.3. Laguntza emateko aldia honako kasu hauetan bukatuko da:

–Laguntza emateko gehieneko epea betetzen denean.

–Doktoretza-programan egoteko aldia bukatzen denean edo tesia irakurri baino lehen doktoregaia doktoretza-programan matrikulatua ez badago.

–Doktoregaiak doktoretza-programako Batzorde Akademikoak egindako aurkako txostena jasotzen badu.

–11. artikuluan jasotako baldintzak betetzen ez badira, eta horrek Ikerketa Batzordearen iritziz laguntza amaitzea ekartzen badu.

8.4. Doktoretza aurreko kontratuak lau urteko iraupena du gehienez ere, eta bitarte horretan laguntzen zenbatekoak ez du gaindituko 2019ko martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa.

–Kontratuaren lehenbiziko eta bigarren urteetan: 1.260,83 euro gordineko 14 lansari.

–Kontratuaren hirugarren urtean: 1.350,89 euro gordineko 14 lansari.

–Kontratuaren laugarren urtean: 1.688,62 euro gordineko 14 lansari.

Hileroko kopuru horretatik nahitaezko kotizazioari dagokion kuota kenduko da, eta Unibertsitateak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak, lege indardunetan ezarritako moduan.

9.–Matrikularen gastuetarako laguntza.

Laguntza hauen onuradunek laguntza gehigarri bat izanen dute doktoretza-ikasketen ondoriozko matrikula gastuak finantzatzeko: tutoretza akademikoko matrikula Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Laguntza gehigarri hori 2023-2024 ikasturtetik aurrera aplikatuko da, doktoretza aurreko ikertzaileak kontratatzeko laguntza indarrean den bitartean.

10.–Doktoretza aurreko laguntzen beste deialdi publiko batzuetan parte hartzeko pizgarriak.

Prestakuntzan dauden ikertzaileek NUPetik kanpoko doktoretza aurreko beste laguntza batzuk eska ditzaten sustatzeko eta, horrekin batera, Unibertsitatearen beraren baliabide ekonomikoak optimizatzeko, jarraian deskribatutako neurri pizgarria onartzen da.

Deialdi honetan laguntzen onuradun izan eta, gainera, Nafarroarentzat interesa duten doktoretza-programetan parte hartzeko laguntzen (Nafarroako Gobernua) edo Unibertsitateko langileak prestatzeko laguntzen (Unibertsitateen Ministerioa) 2022ko edo 2023ko deialdietan onuradun diren pertsonek, baldin eta NUP izanen bada haien atxikipen zentroa, lansari gehigarri bat jasoko dute, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren funtsekin finantzatua:

–Nafarroako Gobernuaren doktoretza aurreko laguntzak lortuz gero, laugarren kontratu-urte gehigarri bat finantzatuko da, harik eta Zientziari buruzko Legearen 21. artikuluan jasotako doktoretza aurreko eta doktoretza ondoko orientazioko kontratuen legezko iraupen maximora iritsi arte, bai eta ikerketako gastuetarako poltsa bat ere, gehienez 5.000 eurokoa, kontratuaren azken bi urteetan erabiltzeko.

–Unibertsitateko irakasleak prestatzeko laguntzak lortuz gero, ikerketako gastuetarako poltsa bat finantzatuko da, gehienez 5.000 eurokoa, kontratuaren azken bi urteetan erabiltzeko.

Lansari gehigarri hori eskuratu ahal izateko, deialdi honen onuradunek lehen aipatutako bi deialdietako laguntza bat onartu beharko dute (Nafarroako Gobernuaren doktoretza aurreko laguntzak edo Unibertsitateko langileak prestatzeko laguntzak) eta NUPen garatu, eta uko egin beharko diote NUPek emandako doktoretza aurreko laguntzari.

11.–Onuradunen betebeharrak.

11.1. Onuradunak laguntza onartzeak berekin dakar deialdi honetan ezarritako arauak onartzea, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak laguntzen jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.

11.2. Hauek izanen dira onuradunen betebeharrak:

a) Laguntzaren helburuko ikerketa-lana egiteko xedez, laguntza emateko ebazpenean edo kontratuan adierazten den egunean bertan sartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta, orduan sartzen ez badira, laguntzari uko egiten diotela ulertuko da. Halaber, laguntzari uko egiten zaiola ulertuko da Giza Baliabideen Zerbitzutik kontratua sinatzeko jakinarazpena jaso eta 5 eguneko epean sinatzen ez bada.

Ikerketako errektoreordeak, interesdunak eskatuta, laguntzaren zuzendariaren oniritziarekin, sarrera atzeratzeko baimena ematen ahal du, horretarako larritasun handiko arrazoiak daudenean. Bateraezintasun egoerak ez dira ezinbesteko kausatzat jotzen lanean hasteko eguna atzeratzeko.

Ikertzaileren batek lan-baimena ematen duen bizileku-baimena eskuratu behar badu, 4 hilabeteraino luzatzen ahal da jardunean hasteko epea.

b) Esleituriko ikerketa-taldean beren lana aprobetxamenduz egitea.

c) Laguntzarekin lotutako lana garatzean lortu dituzten informazio zientifikoak edo teknikoak ez zabaltzea, laguntzaren zuzendariaren baimenik ez badute.

d) Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeari igortzea egindako lanari buruz eskatzen dizkioten txostenak, laguntzaren zuzendariak eta lana burutzen ari den ikerketa-taldeko arduradunak ontzat emanak.

e) Doktoretza-programako Batzorde Akademikoaren urteroko aldeko txostena edukitzea. Ebaluazioa aldekoa ez bada, kontratua deuseztatu eginen da, 15 egun lehenago jakinarazita.

f) Urtero, eskatzen zaien epean, lan bizitzaren ziurtagiri eguneratua aurkeztea.

g) Laguntzak irauten duen aldian egiten diren argitalpen guztietan eta ikerketa-jardueretatik eratorritako beste emaitza guztietan agerraraztea Nafarroako Unibertsitate Publikokoak direla (Nafarroako Unibertsitate Publikoko produkzio zientifikoan sinadura normalizatzeko jarraibideekin bat etorriz) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak finantzatu dituela.

h) Ikerketa-emaitza guztiak sarbide irekian jartzea, NUPen Academica-e biltegi instituzionalean gordez argitaratutako artikuluen kopia bat (ofizioz igotzen ez badute) edo, beharrezkoa bada, argitaratutakoaz bestelako bertsio bat, artikulua argitaratzen denetik sei hilabetera beranduenez ere. Ahal dela, halaber, ikerketan sortutako datuak ikerketako datuen biltegi batean gordeko dira.

Hona hemen gai horri buruzko xehetasun gehiago:

https://www.unavarra.es/biblioteca/ikerketarako-laguntza/sarbide-irekia?languageId=100001

i) Laguntzaren aldia behin betiko bukatu ondoren, egindako lanaren azken oroitidazkia aurkeztu beharko da, laguntzaren zuzendariak ontzat emana eta lan bizitzaren ziurtagiriarekin batera.

j) Doktoretza-tesia defendatzea eta gainditzea gehienez ere doktoretza aurreko kontratuaren hasiera egunetik lau urteko epean.

Ikerketako errektoreordeak betebehar hori betetzeko epea luzatuko du, interesdunak aurretiaz eskaera arrazoitua aurkezten badu, laguntzaren zuzendariak ontzat emana eta NADOEren aldeko txostenarekin.

11.3. Deialdi honetan aipatzen diren betebeharrak ez betetzeak, bestalde, emandako laguntza ukatzea eta baliogabetzea ekarriko du, eta bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzuli behar izatea, hala badagokio, dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzen duen 2005eko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

11.4. Erdietsitako laguntzari uko egiten diotenek laguntzaren zuzendariaren sinadura daukan idazkia bidaliko diote Ikerketako errektoreordeari, eta, bertan, horretarako arrazoiak eman. Laguntzari uko egiteko eskaerak ondorio-eguna baino 7 egun lehenago aurkeztu behar dira beranduenez.

Deialdi honetako gainerako eskatzaileek beteko dituzte kontratua hasi eta hurrengo 3 hilabeteetan gertatzen diren bajak eta uko egiteak, laguntzak emateko behin betiko ebazpenean onetsitako balorazioan ezarritako ordenaren arabera betiere.

11.5. Laguntza hauen onuradunek Nafarroako Unibertsitate Publikoari lagatzen dizkiote laguntzaren helburu den ikerketa-jardueraren ondorioz sortzen diren emaitzei legozkiekeen eskubideak. Unibertsitateak laguntzen onuradunei egile eskubideak aitortuko dizkie, lortzen lagundu duten emaitzen gainekoak, Unibertsitateko kontratupeko ikertzaileei edo ikertzaile funtzionarioei dagozkien baldintza berdinetan betiere.

12.–Onura sozialak.

Sinatutako kontratuari dagozkion lan arloko eta arlo sozialeko onurak edukiko dituzte laguntzen onuradunek.

13.–Laguntzak etetea.

Laguntza hauen onuradunek eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzaren erregimeneko prestazioak jasotzeko, deialdian azaltzen den moduan, Gizarte Segurantzari buruzko Legearen Testu Bateratua onesten duen 1994ko ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoekin bat, haien sorburu diren gorabeherek irauten duten artean. Baimenei dagokienez, Langileen Estatutuak eta aplikatzekoak diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko zaio.

Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21.c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako egoeretan eten eginen da kontratuaren denboraren konputua: arrisku handiko haurdunaldia, amatasuna, adopzioa edo harrera, arriskua bularra ematean, aitatasuna eta aldi baterako ezgaitasuna bi hilabetez jarraian. Kasu horietan, kontratua luzatzeko eskatzen ahalko da, kontratuaren konputua eteteko arrazoiak iraun duen denboran. Luzapen hori egiteko beharrezkoa izanen da behar adinako aurrekontua egotea. Eskaera Unibertsitateko erregistro elektronikoan aurkeztuko da, kontratua amaitu baino bi hilabete lehenago beranduenez.

14.–Irakaslanean laguntzea.

14.1. Laguntza hauen onuradunek baimena eskatzen ahal dute unibertsitateko sail batean irakaslanean laguntzeko, prestakuntzarako xedez, betiere laguntzaren zuzendaria eta ukitutako saileko zuzendaria ados badaude. Lankidetza hori indarrean dagoen legediaren arabera eginen da.

14.2. Gobernu Kontseiluak 2022ko apirilaren 12an onetsitako prozeduraren arabera eskatuko da baimena, eta behar den inprimaki normalizatua aurkeztuko da egoitza elektronikoan, aipatutako prozeduran ezarritakoaren arabera.

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/ikertzaileen-lankidetza?languageId=100001

15.–Datuen babesa.

Parte-hartzaileek deialdi honetan ematen dituzten datu pertsonalak arau hauen arabera tratatuko dira: Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorra eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoa.

Tratamendu honen xedea ikerketaren kudeaketa administratiboa da, eta oinarri juridikoa, berriz, interes publikokoa izatea, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluaren arabera. Ikertzaile gazteei prestakuntza emanen zaie prestakuntzaldian dauden ikertzaileentzako laguntzen deialdia eginez. Tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da (NUP), eta interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk ere, delegado.protecciondatos@unavarra.es helbideaz baliatuz, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoko 12. artikulutik 18. artikulura bitartean ezarritakoaren arabera.

NUPek identifikazio- eta harreman-datuak, sinadura, merezimenduen zerrenda eta titulazioari, kalifikazio akademikoari, curriculumari eta ikerketa-jarduerari buruzko datuak tratatuko ditu. Era berean, zer laguntza esleitu diren eta horien onuradunak nor diren NUPen webgunean argitaratuko da, aurreikuspenen arabera. Azkenik, bankuko datuak ere tratatuko dira onuradunei ordainketak egiteko.

16.–Deialdiaren baldintzak onartzea.

Eskatzaileek eta laguntzako zuzendariek deialdi honetan parte hartzeak deialdiaren baldintzak onartzea dakar berekin, baita deialdiaren oinarriak eta ondoriozko gainerako arauak betetzeko konpromisoa hartzea ere.

17.–Argitalpena.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Unibertsitatearen egoitza elektronikoko iragarki-ohol elektronikoan ere.

18.–Baliabideak.

Deialdi hau onesten duen ebazpenaren aurka eta deialdiko oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA.–LAGUNTZAREN ZUZENDARIAREN KONTRATU LOTURA

Eskabideak aurkezteko epean kontratu-lotura hauetako bat duten zuzendariak baizik ezin izanen dira babesle izan:

UK

Unibertsitateko katedraduna

ILD

Irakasle laguntzaile doktorea

KID

Kontratupeko irakasle doktorea

KBID

Kontratupeko bitarteko irakasle doktorea

KID1

1. motako kontratupeko irakasle doktorea

RYC

Ramón y Cajal

ORD

Irakaslanerako ordezko irakasleak

UT

Unibertsitateko titularra

NB

Navarrabiomedeko plantillako ikertzailea edo Navarrabiomeden areagotutako osasun-langileak

Ezin izanen dira laguntzaren zuzendari izan arestian aipatutakoez bestelako lotura bat duten ikertzaileak.

II. ERANSKINA.–ESKATZAILEAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA

Izangaiaren merezimenduak: 0,5 puntu gehienez ere:

MEREZIMENDUAK

PUNTUAZIOA, GEHIENEZ ERE

1

Ikerketa-jarduera

0,3

2

Ikastaroak

0,1

3

Mugikortasuna

0,1

II.1. Ikerketa-jarduera:

IKERKETA-JARDUERAREN KATEGORIAK

KATEGORIA BAKOITZEAN GEHIEN BALORATUTAKO
ESKATZAILEARI EMANDAKO PUNTUAZIOA

Argitalpenak

0,3

Biltzarrak

0,2

Finantzatutako ikerketa-proiektuetan parte hartzea

0,2

EKARPENA

PUNTUAK

KATEGORIA

1

Nazioarteko aldizkarietako artikuluak

1,6

Argitalpenak

Gehieneko normalizatua

0,3

2

Nazioarteko liburuak, osorik

1,6

3

Liburu nazionalak, osorik, edo nazioarteko liburuetako kapituluak

0,8

4

Espainiako aldizkarietako artikuluak edo Espainiako liburuetako kapituluak

0,4

5

Beste argitalpen batzuk

0,2

6

Komunikazioak edo posterrak nazioarteko biltzarretan

0,5

Biltzarrak

Gehieneko normalizatua 0,2

7

Komunikazioak edo posterrak Espainiako biltzarretan

0,3

8

Europako Batasuneko proiektuetan parte hartzea

1

Finantzatutako ikerketa-proiektuak

Gehieneko normalizatua 0,2

9

Plan Nazionaleko edo asimilatuetako proiektuetan parte hartzea

0,75

10

Esparru autonomikoko proiektuetan parte hartzea

0,5

11

LOUren 83. artikuluak aipatzen dituen kontratuetan parte hartzea

0,1

II.2. Ikastaroak:

EKARPENA

IRAUPENAREN ZENBAKETA

PUNTUAK

1

Ikerketarako interesekoak diren ikastaroak

Iraupena zehazten ez bada, 10 ordu zenbatuko dira.

0,01 10 orduko

0,1 gehienez

(100 ordu)

2

Jardunaldietara eta biltzarretara joatea

5 ordu/eguneko

II.3. Mugikortasuna:

EKARPENA

PUNTUAK

1

Izangaiaren jatorrizkoa ez den unibertsitate edo ikerketa-zentroetan (NUP barne) egindako egonaldiak

0,01 hilabeteko

0,1 gehienez

(10 hilabete)

–Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak:

Kasu guztietan, onetsitako edo argitaratutako ekarpenak hartuko dira aintzat. Proiektu, ikastaro eta abarretako parte-hartzea behar bezala dokumentatu behar da.

Agiriz egiaztatutako merezimenduak bakarrik baloratuko dira.

Ez dira kontuan hartuko beren arau erregulatzaileen arabera egiaztatzeko eskumena esleitua ez duten pertsonek, organoek edo erakundeek egindako agiriak.

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezin izanen da merezimendu bera bi apartatutan aurkeztu.

–Argitalpenak eta komunikazioak: onartu direla edo argitaratu direla egiaztatu behar da. Biltzarretako akta liburuak ez dira argitalpen gisa puntuatuko, nahiz eta ISBNa eduki.

Biltzarretara joatea baina bertan parte ez hartzea ikastaroen atalean hartuko da kontuan.

–Proiektuak: beharrezkoa da eskatzailea ofizialki proiektuaren ikerketa-taldekoa dela egiaztatzea, proiektuaren erakunde arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa ez bada; kasu horretan, proiektuaren eta deialdiaren datuak adieraziko dira, dokumentazioa errazago topatu ahal izateko. Ez dira baliozkoak izanen proiektuaren ikertzaile arduradunak emandako ziurtagiriak. Lankidetza-bekak ez dira proiektu gisa baloratuko.

–Kontratuak: LOUren 83. artikuluaren arabera egindako kontratuetarako atxikipenak baizik ez dira baloratuko, betiere taldekide gisa agertzen badira kontratuaren testuan edo beka edo lan kontratu bat izan baldin badute.

III. ERANSKINA.–ZUZENDARIAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA

2018tik 2022ra bitarteko merezimenduak baloratuko dira, biak barne.

Zuzendariaren balorazioa: 2 puntu gehienez:

KATEGORIAK

1

Gidatutako tesiak

Gehieneko normalizatua 10 puntu

2

Kudeaketa akademikoa

Gehieneko normalizatua 15 puntu

3

Argitalpenak

Gehieneko normalizatua 37,5 puntu

4

Ikerketa proiektuak

Gehieneko normalizatua 37,5 puntu

III.1. Gidatutako tesiak:

EKARPENA

PUNTUAK

1

Gidatutako eta defendatutako tesiak

1 tesiko

Gehieneko normalizatua

10

2

Gidatutako eta defendatutako tesiak, nazioarteko aipamena dutenak

1,25 tesiko

3

Beste batekin batera gidatutako eta defendatutako tesiak

0,5 tesiko

4

Beste batekin batera gidatutako eta defendatutako tesiak, nazioarteko aipamena dutenak

0,625 tesiko

III.2. Kudeaketa akademikoa:

PERTSONA BAKARREKO KARGUAK

PUNTUAK

1

Errektorea, errektoreordea, Fakultateko dekanoa, Eskolako zuzendaria, idazkari nagusia, Saileko zuzendaria, Ikerketa Institutuko zuzendaria, NADOEko zuzendaria, Arloko zuzendaria, idazkariorde nagusia, ILUZTeko zuzendaria, Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegiko zuzendaria

1 urteko edo parte proportzionala

Gehieneko normalizatua

15

2

Eskolako zuzendariordea, Fakultateko dekanordea, Saileko zuzendariordea, Ikerketa Institutuko zuzendariordea, NADOEko zuzendariordea, Eskola edo Fakultateko idazkaria, Saileko idazkaria, Ikerketa Institutuko idazkaria, NADOEko idazkaria

0,5 urteko edo parte proportzionala

III.3. Argitalpenak:

EKARPENA

PUNTUAK

1

Baldintza hauetakoren bat betetzen duten aldizkarietan argitaratutako artikuluak:

–JCRko Q1 edo Q2 Journal Impact Factor delakoan

–SJRko Q1

–CIRCeko A+ edo A sailkapena

–Dialnet-en metriketako C1

1

Gehieneko normalizatua 37,5

2

Liburua, izen handiko argitaletxe batean argitaratua:

Izen handiko argitaletxeetan argitaratutako liburuak, SPIren (Scholarly Publishers Indicators) azken edizioan argitaraturiko prestigio editorialeko sailkapenei jarraituz:

–Sailkapen orokorra: lehenbiziko 25 argitaletxeak, bai Espainiako argitaletxeen sailkapenean bai atzerrikoenean.

–Diziplina zehatzen sailkapenetarako: Espainiako argitaletxeen sailkapeneko lehenbiziko 7ak edo lehenbiziko kuartilean daudenak eta atzerriko argitaletxeen sailkapeneko lehenbiziko 10ak edo lehenbiziko kuartilean daudenak.

1

3

Baldintza hauetakoren bat betetzen duten aldizkarietan argitaratutako artikuluak:

–JCRko Q3 edo Q4 Journal Impact Factor delakoan

–SJRko Q2

–CIRCeko B edo C sailkapena

–Dialnet-en metriketako C2

0,5

4

Liburu baten kapituluak izen handiko argitaletxe batean:

Izen handiko argitaletxeetan argitaratutako liburuak, SPIren (Scholarly Publishers Indicators) azken edizioan argitaraturiko prestigio editorialeko sailkapenei jarraituz:

–Sailkapen orokorra: lehenbiziko 25 argitaletxeak, bai Espainiako argitaletxeen sailkapenean bai atzerrikoenean.

–Diziplina zehatzen sailkapenetarako: Espainiako argitaletxeen sailkapeneko lehenbiziko 7ak eta atzerriko argitaletxeen sailkapeneko lehenbiziko 10ak edo lehenbiziko kuartilean daudenak.

0,5

5

Bestelako argitalpen zientifikoak

0,2

III.4. Ikerketa-proiektuak:

EKARPENA

PUNTUAK

Esparru Programako (EB) proiektuak NUPen:

Gehieneko normalizatua

37,5

1

IN

1 urteko edo parte proportzionala

2

Proiektuko ikertzailea

0,75 urteko edo parte proportzionala

3

Eskaera IN gisa

0,85 urteko edo parte proportzionala

Europako beste proiektu batzuk NUPen:

4

IN

0,85 urteko edo parte proportzionala

5

Proiektuko ikertzailea

0,6 urteko edo parte proportzionala

Proiektu nazionalak NUPen:

6

IN

0,8 urteko edo parte proportzionala

7

Proiektuko ikertzailea

0,5 urteko edo parte proportzionala

Ikertzaile gazteen proiektuak NUPen:

8

IN

0,4 urteko edo parte proportzionala

Beste proiektu batzuk:

9

IN (eskualdekoak) edo 83. artikuluko kontratuak (sinatutako kontratuan jasotako iraupena hartuko da kontuan) NUPen

0,4 urteko edo parte proportzionala

10

Ikertzailea (eskualdekoa) NUPen

0,2 urteko edo parte proportzionala

11

NUPetik kanpoko proiektu nazional edo europarrean dagoen ikertzailea

0,2 urteko edo parte proportzionala

–Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak:

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezin izanen da merezimendu bera bi apartatutan aurkeztu.

Apartatu bakoitzean lortutako puntuazioak batu eta 2 puntutan normalizatuko dira (zuzendariaren gehieneko puntuazioa.

Iragarkiaren kodea: F2307583