105. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

205/2023 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatu baitu, María Eva Ardanaz Aicua andrea, Gizarte Osasunaren Behatokiaren Ataleko burua. Atal hori Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren barruan dago.

Urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren bidez, uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituena. Haren 45. artikuluak ezartzen du zerbitzuetako, ataletako eta unitateetako buruak azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla, horren bidez arautu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.

Urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, horren bidez aldatu baitzen Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, María Eva Ardanaz Aicua andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Gizarte Osasunaren Behatokiaren Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Burutzan aritzeko azken eguna 2023ko maiatzaren 21a izanen da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Osasun Departamentuko zuzendari nagusiari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendariari, Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzuari eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 8an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Ángeles Nuin Villanueva.

Iragarkiaren kodea: F2307247