2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Zehapen espedientearen ebazpena, bere karguagatik eskura izan duen agiri bat ustez behar ez bezala argitara emateagatik
Iruñeko Udaleko Zerbitzu Orokorretako zinegotzi ordezkariak, 2023ko urtarrilaren 17an, ebazpen hau eman zuen:
RSG–17–ENE–23(3/SG).
«Ikusirik Udaltzaingoko 324 zenbakia duen agenteak 2021eko ekainaren 9an aurkeztutako idazkia, non babesa eskatzen baitzuen Iruñeko Udaleko udalkide Joseba Asirón Sáez jaunak 2021eko ekainaren 2an egindako prentsaurrekoan berari buruz emandako datuen inguruan.
Ikusirik Iruñeko Udaleko Datuen Babeserako Batzorde Delegatuak 2021eko abuztuaren 9an egindako txostena, bai eta organo berak 2021eko urriaren 20an emandakoa ere, non jarduketa hori larritasun maila handiko segurtasun-arrakala gisa kalifikatzen baitzen, eta larritasun-maila horretara iristeko probabilitatea maila ertainekoa.
Ikusirik, Datuak Babesteko Agentziaren 2021eko abuztuaren 13ko jakinarazpena.
Ikusirik RSG 29-JUN-22 (2/SG) zehapen-espedientea ireki dela, interesdunek alegazioak egin dituztela eta bertan jasotzen den froga egin dela, alegazio horiek hein batean baietsi direla eta ebazpen-proposamenari alegazioak egin zaizkiola eta ezetsi egin direla, EBATZI DUT:
1. Frogatutzat ematea, 2021eko ekainaren 2an, Iruñeko Udaleko udalkide Joseba Asirón Sáez jaunaren prentsaurrekoan, 324 zenbakia duen Iruñeko Udaltzaingoko agentea identifikatzen zuten edo identifikagarri egiten zuten datu pertsonalak argitaratu zirela, eta informazio hori bere talde politiko bereko zinegotzi bati bere eginkizunak betetzeko eskura jarri zitzaion dokumentaziotik eskuratu zuela.
2. Gertaera horiek 19/2013 Legearen 29.1.d) artikuluan oso astun gisa tipifikatutako arau-haustea direla xedatzea.
3. Joseba Asirón Sáez jauna jotzea haien erantzule.
4. Ez-betetzea deklaratzeko eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratzeko zehapena ezartzea (gutxieneko mailan), 19/2013 Legearen 30.3 artikuluak 30.2.a) artikuluari dagokionez dioena betez.»
Iruñean, 2023ko apirilaren 5ean.–Zerbitzu Orokorretako zinegotzi ordezkaria, María Echávarri Miñano.
Iragarkiaren kodea: L2307193