2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 745. lurzatiko 4. azpilurzatian. Behin betiko onespena
Garinoaingo Udalak, 2023ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen atzemaniko akats materiala zuzentzea Alkatetzaren 2023ko martxoaren 13ko 2023-0030 Ebazpenean (haren bidez hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa) eta 2023ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (martxoaren 23koa) argitaraturiko iragarkian. Hala, hau dioen tokian: Lagun Artea kaleko 7 zenbakia; hau behar du: Lagun Artea kaleko 8 zenbakia.
Orobat, argitara ematen da xehetasun-azterketa horren behin betiko onespena, bat etorriz espedientean jasotakoarekin: xehetasun-azterketa, lerrokadurak aldatzeko Lagun Artea kaleko 8 zenbakian dagoen etxebizitzan (2. poligonoko 745. lurzatiko 4. azpilurzatia), Juan José Carnés Sánchezek sustatua eta Alberto Uriel Rubiok idatzia. Espediente zenbakia: 29/2023.
Hartara, argitara ematen dira iragarki hau eta onetsi den aipatu araudia, eranskin gisa, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (https://garinoain.sedelectronica.es/info.0).
Garinoainen, 2023ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2307347