105. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Aldaketa, Eraikuntza orokorrari buruzko ordenantzan. Behin betiko onespena

Arantzako Udaleko osoko bilkurak, 2023ko otsailaren 28an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Eraikuntza orokorrari buruzko ordenantzako 54. artikuluaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egunez, 2023ko martxoaren 14ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, bai eta Arantzako Udalaren iragarki-taulan ere. Jendaurreko epean ez da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu.

Horrela bada, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluarekin bat etorriz, behin betiko onetsi da Eraikuntza orokorrari buruzko ordenantzako 54. artikuluaren aldaketa.

Hemen argitaratzen da.

Arantzan, 2023ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2307348