105. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, gidari-peoiaren lanpostu bat betetzeko, oposizio bidez. Izendapena

2021eko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 11n, deialdi bat, oposizio bidez bete zedin gidari-peoiaren lanpostu bat, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen zerbitzura. Kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, Burutzaren 2023ko maiatzaren 9ko ebazpen baten bitartez, erabaki zen Oscar Sanz Cortes izendatzea, puntuazio handiena lortu duen izangaia izateagatik.

Azkoienen, 2023ko maiatzaren 9an.–Mankomunitateko burua, Belén Cerdán León.

Iragarkiaren kodea: L2307360