105. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGOKO ETA FITEROKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Cintruénigoko eta Fiteroko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Burutzaren 2023ko maiatzaren 10eko ebazpena, zeinaren bidez izendatzen baitira erakundearen zerbitzuko funtzionario eta lan-kontratudun finkoak gizarte-hezitzailearen eta familia-langilearen lanpostuetarako.

Burutzaren ebazpen baten bidez (2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14koan, argitaratua) deialdi bat onetsi da lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuen barnean, jarraikiz xedatutakoari enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean.

Burutzaren otsailaren 6ko ebazpen baten bidez (web-orrian argitaratua), behin betiko zerrendak onetsi ziren.

Merezimendu-lehiaketa amaiturik, puntu gehien zituzten izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Manuela Horrillo Valor izendatzea Mankomunitatearen zerbitzuko funtzionario, eta honako hauek izendatzea lan-kontratudun finko: María Mercedes Portela Calvar, María Paz Trincado Lacarra, Yolanda Mansilla Begue eta Ana Belen Ortega Ayala .

2. Manuela Horrillo Valori esleitzea gizarte-hezitzailearen lanpostu hutsa, eta honako hauei esleitzea familia-langilearen lanpostu hutsak: María Paz Trincado Lacarra, Yolanda Mansilla Begue eta Ana Belen Ortega Ayala.

3. Izendatuek hamar eguneko epea izanen dute lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea ebazpenaren aurka, hautara, errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Cintruenigon, 2023ko maiatzaren 8an.-Mankomunitateko burua, Anabel Lacarra Ridruejo.

Iragarkiaren kodea: L2307343