105. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, udaltzain-agenteen lau lanpostu betetzeko oposizio bidez. Izendapena

2022ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 28an, deialdi bat, udaltzain-agenteen lau lanpostu betetzeko, C mailakoak, oposizio bidez, Tuterako Udalaren zerbitzura. Kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta bete dadin 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2023ko maiatzaren 10eko 1071. Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen José Manuel Mateo Jiménez izendatzea Tuterako Udalaren zerbitzuko udaltzain-agente, Udaltzaingoari atxikia.

Tuteran, 2023ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2307425