105. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERROMANTZATUA

Deialdia, lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Kalifikazio epaimahaiak proposamena egin du deialdi batean, zeinean merezimendu-lehiaketaren bidez bete behar baita aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion lanpostu huts bat abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdi hori Alkatetzaren azaroaren 25eko 43/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12koan, argitaratua); eta Alkatetzaren maiatzaren 11ko 13/2023 Ebazpenaren bidez, proposamen horrekin bat etorriz, onesten da Erromantzatuko Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finkoko langileen araubidean kontratatzea Silvia Garde Torres, administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko (1. zenbakiko lanpostua esleitzen zaio). Lanpostu huts horretaz jabetzeko eguna 2023ko maiatzaren 22a da.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erromantzatuan, 2023ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2307443