2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
RIBAFORADA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Ribaforadako alkate udalburuak maiatzaren 4ko 73/2023 Ebazpena eman du, zeinaren bidez lan-kontratudun finkoen araubidean kontratatzen baita Jesús Javier García Escribano, puntu gehien dituen izangaia delako Ribaforadako Kultur Etxeko E mailako mandatariaren lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian. Lanpostu hori sartzen da aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz xedatutakoari abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legean (foru lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Deialdia 2022ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 24an, eta haren akats zuzenketa 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an. Hona hemen, hitzez hitz, ebazpen horren xedapen zatia:
"Lehenengoa.–Jesús Javier García Escribano lan-kontratudun finkoen araubidean kontratatzea Ribaforadako Kultur Etxeko E mailako mandatariaren lanpostu huts bat lanaldi osoan betetzeko, plantilla organikoan agertzen diren osagarriekin eta aipatu lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian aipatutako eginkizunekin. Lanpostu hori sarturik dago aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Bigarrena.–Kontratazio horren efektu-data 2023ko maiatzaren 8a izanen da, eta Jesús Javier García Escribano Udal honetako langilea da jada, eta, hortaz, alta emanda dago Gizarte Segurantzan.
Hirugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea eta Udalaren Kontu-hartzailetzari eta Lan Aholkularitzari helaraztea".
Ribaforadan, 2023ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2307251