105. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

DEIKAZTELU

Deialdia, lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Deikazteluko Udaleko Alkatetzaren 2022ko azaroaren 4ko ebazpen bat argitaratu zen 2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an. Haren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko administrariaren lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

Toki erakundearen web-orrian argitaratutako 2023ko otsailaren 6ko ebazpen baten bidez, behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimendu-lehiaketa amaituta, toki erakundearen web-orrian argitara eman zen puntuaziorik handiena lortu zuen izangaia izendatzeko proposamena, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituen.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–María Teresa Sagasti Lacalle izendatzea toki-erakundearen zerbitzuko funtzionario, administrari lanpostua, C maila, lanaldiaren ¾, betetzeko.

Bigarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko ekainaren 12an jabetu behar du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez duenak eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki erakundeko funtzionario izateko.

Hirugarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila, kontuan izanik argitalpen horrek izanen dituela jakinarazpenaren ondorio berberak, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea). Orobat, jakitera ematen da honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Deikaztelun, 2023ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Iñaki Suso Espadas.

Iragarkiaren kodea: L2307341