2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARAKIL
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokiona. Izendapena
Kalifikazio epaimahaiak proposamena egin du deialdi batean, zeinean oposizio-lehiaketaren bidez bete behar baita aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion lanpostu huts bat, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdi hori Alkatetzaren 2022ko irailaren 21eko ebazpen baten bidez onetsi zen (2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14koan, argitaratua); eta Alkatetzaren 2023ko maiatzaren 2ko ebazpen baten bidez, proposamen horrekin bat etorriz, onesten da Arakilgo Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finkoko langileen araubidean kontratatzea Garbiñe Olazar Bazterrika, dinamizatzaile soziokulturalaren lanpostuan aritzeko.
Lanpostu huts horretaz jabetzeko eguna 2023ko maiatzaren 25a da.
Arakilen, 2023ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.
Iragarkiaren kodea: L2307075