105. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA. Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua.

Nafarroako Parlamentuaren Erregelamenduan akatsak atzeman direnez –2023ko apirilaren 14ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen–, ondoko zuzenketa egin da aipatu foru legean:

178. artikuluaren 2. apartatuan:

Honako hau esan ordez:

"2. Kontuen Ganberak irizpena eman ondoren, bere lehendakariaren bitartez irizpen hori Legebiltzarreko Mahaiari helaraziko dio, zeinak Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agindu eta Ekonomia eta Ogasun Batzordeari bilera egiteko deialdia eginen baitio Kontuen Ganberako lehendakaria bertara ager dadin, erregelamendu honetako 230. artikuluan ezarritako zertzeladak beterik".

Honako hau esan behar du:

"2. Kontuen Ganberak irizpena eman ondoren, bere lehendakariaren bitartez irizpen hori Legebiltzarreko Mahaiari helaraziko dio, zeinak Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agindu eta Ekonomia eta Ogasun Batzordeari bilera egiteko deialdia eginen baitio Kontuen Ganberako lehendakaria bertara ager dadin, erregelamendu honetako 229. artikuluan ezarritako zertzeladak beterik".

226. artikuluaren 2. apartatuaren 1. paragrafoan:

Honako hau esan ordez:

"2. Oro har, Erregelamendu honetako IV. kapituluko V. tituluan ezarritako arauak aplikatuko dira eztabaidan. Betiere, ondoko apartatuetan ezarritakoari begiratuko zaio:"

Honako hau esan behar du:

"2. Oro har, Erregelamendu honetako V. tituluko IV. kapituluan ezarritako arauak aplikatuko dira eztabaidan. Betiere ondoko apartatuetan ezarritakoari begiratuko zaio:"

229. artikuluaren 3. apartatuan:

Honako hau esan ordez:

"3. Erregelamenduaren 157. 2 artikuluan jasotako kasuari dagokion Kontuen Ganberako lehendakariaren agerraldia hasiko da emandako irizpenari buruzko azalpen batekin. Erregelamenduaren 228. artikuluan azaltzen denaren arabera eginen da aipatu agerraldia".

Honako hau esan behar du:

"3. Erregelamenduaren 178. 2 artikuluan jasotako kasuari dagokion Kontuen Ganberako lehendakariaren agerraldia hasiko da emandako irizpenari buruzko azalpen batekin. Erregelamenduaren 228. artikuluan azaltzen denaren arabera eginen da aipatu agerraldia".

239. 7 artikuluan:

Honako hau esan ordez:

"Zazpigarrena. Behin Foru Araubideko Batzordeak Arartekoa izateko hautagaia proposatuta, Osoko Bilkurak, aldez aurretik batzarra egiteko deituta, hautatuko du paper bidezko bozketa sekretu bidez parlamentarien botoen hiru bostenen gehiengoa lortzen badu. Hautagaiak gehiengo hori lortzen badu, Nafarroako Foru Komunitateko Ararteko hautatuko da.

Adierazitako gehiengoa lortzen ez bada, Legebiltzarreko Mahaiak, Osoko Bilkurak baztertu duen hautagaitza baino proposamen gehiago baldin badaude, Foru Araubideko Batzordea deituko du Ararteko izateko beste hautagai bat hauta dezan, Osoko Bilkuraren batzarra egin eta gehienez ere hilabeteko epean, seigarren arauan ezarritako eran eta ondorioekin. Hautagai-proposamen bakarra badago eta Osoko Bilkurak baztertzen badu, hautatze-prozesua amaituko da eta prozesu berri bati ekinen zaio, zazpigarren arauko bigarren paragrafoan aurreikusitako eran".

Honako hau esan behar du:

"Zazpigarrena. Behin Foru Araubideko Batzordeak Arartekoa izateko hautagaia proposatuta, Osoko Bilkurak, aldez aurretik batzarra egiteko deituta, hautatuko du paper bidezko bozketa sekretu bidez parlamentarien botoen hiru bostenen gehiengoa lortzen badu. Hautagaiak gehiengo hori lortzen badu, Nafarroako Foru Komunitateko Ararteko hautatuko da.

Adierazitako gehiengoa lortzen ez bada, Legebiltzarreko Mahaiak, Osoko Bilkurak baztertu duen hautagaitza baino proposamen gehiago baldin badaude, Foru Araubideko Batzordea deituko du Ararteko izateko beste hautagai bat hauta dezan, Osoko Bilkuraren batzarra egin eta gehienez ere hilabeteko epean, bosgarren arauan ezarritako eran eta ondorioekin. Hautagai-proposamen bakarra badago eta Osoko Bilkurak baztertzen badu, hautatze-prozesua amaituko da eta prozesu berri bati ekinen zaio, seigarren arauko bigarren paragrafoan aurreikusitako eran".

Iruñean, 2023ko maiatzaren 2an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2307059