105. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

469/2023 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia ebazten duena, herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraikitzeko eta eraberritzeko, 2023ko obrak finantzatzeko xedez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 9an emandako 95/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta baimena eman zen gastua egiteko, herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraikitzeko eta eraberritzeko 2023ko obrak finantzatzeko xedez.

2023ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 547001-52300-7609-312802 partida ageri da, "Oinarrizko osasun laguntzako kontsultategiak eraikitzeko eta eraberritzeko transferentziak" izenekoa, eta 950.000 euroko kreditua du.

Aipatutako deialdiaren oinarri arautzaileetan izendatutako balorazio batzordeak txostena egin du, onartutako eskaeren artean lehentasun ordena finkatzeko, bat etorriz emandako puntuazioekin eta oinarri arautzaileek ezarritakoarekin. Hona hemen txostenaren emaitza:

ESKATZAILEA

KONTSULTATEGIA

JARDUKETEN IZENAK

PUNTUAK

HURRENKERA

Caparrosoko Udala

Caparroso

Kontsultategia 68 m² handitzea, 2 kontsulta-gela berri barne

23

1

Berriobeitiko Udala

Berriobeiti

Handitzea (kontsulta-gela berria, itxarongunea eta biltegia)

19

2

Irunberriko Udala

Irunberri

Handitzea (bi kontsulta-gela, komun egokitua eta aldagela)

18

3

Arguedasko Udala

Arguedas

Klimatizazio, aireztatzeko eta argiztatzeko instalazio berriak

15

4

Miranda Argako Udala

Miranda Arga

Kontsulta-gela/erabilera anitzeko gela handitzea eta espazioak berrantolatzea

13

5

Cabredoko Udala

Cabredo

Inguratzaile termiko berria jartzea eta instalazio elektrikoa aldatzea

13

6

Goizuetako Udala

Goizueta

Guardiako taldearen apartamentuko zoruan, komunean eta sukaldean hobekuntzak egitea

13

7

Berako Udala

Bera

Sarrerako zoladura berritzea

13

8

Sesmako Udala

Sesma

Klimatizazio ekipamendua ordeztea

12

9

Xabierko Udala

Xabier

Kontsultategia handitzea beste kontsulta gela bat egiteko, eta egokitutako komuna berregitea

11

10

Abaurregaineko Udala

Abaurregaina

Beste kontsulta-gela bat gehitzea eta kontsultategia berritzea

11

11

Luzaideko Udala

Luzaide

Zenbait lekutan tronadura flotatzailea aldatzea eta hezetasuna kentzea

11

12

Aresoko Udala

Areso

Azulejuzko zoruaren ordez parketa jartzea

11

13

Ablitasko Udala

Ablitas

Kontsultategia handitzea, lau gela berrirekin

9

Lanako Udala

Galbarra

Egungo kontsulta gela bitan banatzea eta berokuntza hobetzea

8

Utergako Udala

Uterga

Kontsultategia handitzea eta hobekuntza orokorrak

7

Ziraukiko Udala

Zirauki

Kontsultategi berria eraikitzea

7

Lapoblaciongo Udala

Lapoblación

Kontsultategi berria eraikitzea

6

Gorzako Kontzejua

Gorza

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

6

Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak eginiko proposamena ikusirik, Osasun Departamentuko kontu-hartzailetzaren adostasunez eta aurrekontuan dagoen dirua kontuan hartuz, toki-erakundeen aldeko dirulaguntzak ematea erabaki da, proposamenean adierazten diren zenbatekoetan.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntzak ematea herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraberritu edo handitzeko 2023ko obrak finantzatzeko, hain zuzen ere 824.911,17 euro, toki-erakundeentzat, ondoren azaltzen diren gehieneko zenbatekoetan banaturik:

–Caparrosoko Udalari (IFZ: P3106400I) gehienez ere 155.938 euro ematea, Caparrosoko kontsultategia eraberritzeko eta handitzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2023ko jarduketei dagokie.

–Berriobeitiko Udalari (IFZ: P3190200J) gehienez ere 139.424,83 euro ematea, Berriobeitiko kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2023ko jarduketei dagokie.

–Irunberriko Udalari (IFZ: P3115800I) gehienez ere 146.910,20 euro ematea, Irunberriko kontsultategia eraberritzeko eta handitzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2023ko jarduketei dagokie.

–Arguedasko Udalari (IFZ: P3103200F) gehienez ere 83.160,30 euro ematea, Arguedasko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2023ko jarduketei dagokie.

–Miranda Argako Udalari (IFZ: P3117100B) gehienez ere 96.207,44 euro ematea, Miranda Argako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2023ko jarduketei dagokie.

–Cabredoko Udalari (IFZ: P3106200C) gehienez ere 25.009,76 euro ematea, Cabredoko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2023ko jarduketei dagokie.

–Goizuetako Udalari (IFZ: P3111600G) gehienez ere 12.148,88 euro ematea, Goizuetako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2023ko jarduketei dagokie.

–Berako Udalari (IFZ: P3125000D) gehienez ere 2.453,88 euro ematea, Berako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2023ko jarduketei dagokie.

–Sesmako Udalari (IFZ: P3122400I) gehienez ere 13.489,77 euro ematea, Sesmako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2023ko jarduketei dagokie.

–Xabierko Udalari (IFZ: P3113400J) gehienez ere 61.143,16 euro ematea, Xabierko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2023ko jarduketei dagokie.

–Abaurregaineko Udalari (IFZ: P3100300G) gehienez ere 82.380,00 euro ematea, Abaurregaineko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2023ko jarduketei dagokie.

–Luzaideko Udalari (IFZ: P3124800H) gehienez ere 2.827,40 euro ematea, Luzaideko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2023ko jarduketei dagokie.

–Aresoko Udalari (IFZ: P3103100H) gehienez ere 3.817,55 euro ematea, Aresoko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2023ko jarduketei dagokie.

2. Laguntza ukatzea gainerako toki-erakundeei, beren proposamenek eskaerak onartzeko deialdiaren oinarrietan eskatutako gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik.

3. Gastu hori 2023rako gastu-aurrekontuko 547001-52300-7609-312802 partidari egoztea, "Oinarrizko osasun laguntzako zentroak eraiki eta eraberritzeko transferentziak" izenekoa.

4. Hasiera batean baimendutako eta esleitu gabe gelditu den zenbatekoa 547001-52300-7609-312802 partidari itzultzea ("Oinarrizko osasun laguntzako zentroak eraiki eta eraberritzeko transferentziak").

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara eta Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzaordetzara; Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzura, Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Atalera, eta Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atalera. Halaber, ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezaketela, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 30/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluarekin.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 3an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2306956