1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
116/2023 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita hautapen prozedura gainditu dutenen zerrenda, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdian (Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 26ko 300/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen).
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 31koa 130/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdia.
Deialdian sartutako lanpostuak honela banatu dira txandaren arabera:
a) Txanda irekia:
a.1) Hezkuntzako ikuskatzaileak, euskaraz: 4 lanpostu, plantilla organikoan 31377, 38022, 33934 eta 38016 zenbakiak dituztenak.
a.2) Hezkuntzako ikuskatzaileak, gaztelaniaz: 7 lanpostu, plantilla organikoan 32362, 33231, 33602, 33634, 34452, 35043 eta 36274 zenbakiak dituztenak.
b) Desgaitasuna egiaztatua duten pertsonentzako erreserba:
b.1) Hezkuntzako ikuskatzailea (gaztelaniaz): lanpostu bat, plantilla organikoan 32318 zenbakia duena.
Desgaitasuna dutenentzako txandari dagokionez, deialdian ezartzen da ezen bete gabe geldituz gero txanda irekiko lanpostuei gehituko zaiela.
Deialdiaren bederatzigarren oinarrian ezartzen denez, hizkuntza bakoitzean zenbat lanpostu iragarri dituzten, praktikaldira hainbat izangai igaroko dira probaren zati guztiak gainditu dituzten izangaien artetik, betiere oposizioaldiko eta lehiaketaldiko guztizko puntuazioaren araberako hurrenkeran, eta, fase horien guztizko puntuazioa kalkulatzeko oposizioaldia bi herenetan haztatuko da eta lehiaketaldia heren batean.
Betiere deialdiarekin bat, ezin izanen da deklaratu, inolaz ere, hizkuntza bakoitzean iragarritako lanpostu kopurua baino izangai gehiagok gainditu dutela hautapen prozedura, eta proposamenen bat arestian ezarritakoaren aurkakoa bada, deuseza izanen da zuzenbide osoz.
Hautapen prozeduran parte hartu duten epaimahaiek proposamena igorri dute Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, hautapen prozedura gainditu duten pertsonak adierazita, lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioak gehituta eta guztira lortutako puntuazioen arabera ordenaturik, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak onets dezan hautapen prozedura gainditu dutenen zerrenda, hizkuntzaren arabera.
Bestalde, Iciar Usandizaga Zabalegui andreak, Miren Arantxa Irisarri Etxeberria andreak eta José Miguel Zabaleta Trecu jaunak proba guztiak gainditu dituzte, bai gaztelaniaz bai euskaraz. Hori dela eta, bost egun balioduneko epea emanen zaie, hautapen prozedura gainditu dutenen zerrenda onesten duen ebazpena argitaratzen denetik hasita, bi hizkuntzetako bat aukera dezaten Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako eskabide baten bidez; horrela, beste hizkuntzan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei uko eginen diete. Aukera hori baliatu ezean, ulertuko da oposizio-lehiaketan puntuazio handiena lortu duten hizkuntza aukeratzen dutela.
Azkenik, deialdiaren bederatzigarren oinarriak xedatzen du ezen hizkuntza bakoitzeko onartuen zerrendak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez onetsiko direla, zeina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko baita.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea hautapen prozedura gainditu dutenen zerrenda, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdian (Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 31ko 130/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen), honako eranskin hauen arabera:
–I. eranskina, hautapen prozesua gaztelaniaz gainditu dutenen zerrenda.
–II. eranskina, hautapen prozesua euskaraz gainditu dutenen zerrenda.
2. Oposizio-lehiaketa bi hizkuntzatan gainditu dutenek 5 egun balioduneko epea izanen dute, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako eskabide bat aurkezteko, hizkuntzetako bat aukeratuz. Aukera hori baliatu ezean, ulertuko da oposizio-lehiaketan puntuazio handiena lortu duten hizkuntza aukeratzen dutela.
3. Deialdi honen bidez onetsitako oposizio-lehiaketa gainditzen dutenek, baldin eta hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko hautapen prozesua beste hezkuntza administrazio batean ere gainditu badute eta aukeratzen badute beste administrazio horretan izendatzea praktiketako funtzionario, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako eskabidea aurkeztu beharko dute bost egun balioduneko epean, gainditu dutenen zerrenda argitaratzen denetik hasita, deialdi honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei uko egiteko. Uko egin ezean, praktiketako funtzionario bihurtzeko izendapena onartzeak berekin ekarriko du oposizio-lehiaketa honi isilbidez uko egitea.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean, hautatzen diren izangaiek aukera hauek izanen dituzte:
a) Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari eskatzea praktikaldia egin beharraz salbuestea, baldin eta egiaztatzen badute gutxienez urtebetez aritu direla ikuskatzaile lanetan behin-behinekoz. Praktikaldia baloratzeaz salbuesten diren izangaiak, eginkizunak betetzeari begira, hezkuntzako ikuskatzailetzaren kidegoari atxikita egonen dira praktikaldia bitartean, harik eta hautapen prozesuaren espedientea onesten den arte eta hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko karrerako funtzionario izendatzen diren arte.
b) Praktikaldiko ordainsariak jasotzea: hautatzen diren izangaiek, zeinahi delarik ere indarreko araudiaren arabera dagokien lan edo administrazio egoera, praktiketako funtzionario diren bitartean ordainsariak jasotzeko eskaera egin beharko dute, otsailaren 10eko 456/1986 Errege Dekretuan ezarri bezala, horren bidez ezartzen baitira praktiketako funtzionarioen ordainsariak (errege dekretu hori otsailaren 21eko 213/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen).
Aurrekoa gorabehera, praktikaldia bitartean benetan bete behar duten lanpostuari dagozkion ordainsariak jasotzea aukeratzen duten izangaiek lanpostu horri oro har esleitutako ordainsari guztiak jasoko dituzte.
5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko apirilaren 27an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko hautapen prozedura gainditu dutenen zerrenda
Gaztelaniaz.
1. JIMÉNEZ JIMÉNEZ, RODRIGO
2. MORENO LÓPEZ, RUBÉN
3. BEDMAR ARROYO, JORGE
4. CRESPO VERGARA, RUBÉN
5. GARCÍA MENDIVE, ROSA
6. ZABALETA TRECU, JOSÉ MIGUEL
7. USANDIZAGA ZABALEGUI, ICIAR
8. IRISARRI ETXEBERRIA, MIREN ARANTXA
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko hautapen prozedura gainditu dutenen zerrenda
Euskara.
1. IRISARRI ETXEBERRIA, MIREN ARANTXA
2. ZABALETA TRECU, JOSÉ MIGUEL
3. USANDIZAGA ZABALEGUI, ICIAR
Iragarkiaren kodea: F2306795