1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
AKATS ZUZENKETA, apirilaren 5eko 38/2023 Foru Dekretuarena.
2023ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 5ekoan, argitara eman zen 38/2023 Foru Dekretua, apirilaren 5ekoa, honako hauek aldatzen dituena: 92/2020 Foru Dekretua, abenduaren 2koa, arautzen dituena, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen sistemaren barruan, egoitza zerbitzuen, eguneko zerbitzuen eta zerbitzu anbulatorioen funtzionamendua adinekoen, desgaitasuna dutenen, eritasun mentala dutenen eta gizarte inklusioaren arloetan, eta bestetik, baimenen, aurretiazko komunikazioen eta homologazioen araubidea, eta 69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena eta, horrekin batera, gizarte eta osasun arloko arreta integralerako zerbitzu soziosanitarioak eta migrazio politiken zerbitzuen zorroa onartzen dituena.
Hori dela eta, aditzera ematen da argitalpen horretan bi akats material edo aritmetiko atzeman direla, eta argitalpen honen bidez zuzendu egiten dira:
1. Foru dekretu horren 1. artikuluko berrogeita hiru apartatuan, zeinaren bidez 92/2020 Foru Dekretuaren II. eranskinari (Zerbitzuen betebehar espezifikoak) D) multzoa gehitzen baitzaio, langileei eskatzen zaizkien betebeharretan, zentroetako (etxebizitzak/egoitzak eta zentro espezializatua) talde teknikoaren langile ratioak zehazten direnean, psikologo lanpostuei dagokienez,
Honako hau dioen tokian: "Psikologoa (familiako esku-hartzea): %0,28, babes etxebizitza/egoitzako toki bakoitzeko, eta %0,10, egoitza espezializatuko toki bakoitzeko".
Honako hau behar du: "Psikologoa (familiako esku-hartzea): %0,028, babes etxebizitzako/egoitzako toki bakoitzeko, eta %0,10, egoitza espezializatuko toki bakoitzeko".
2. 2. artikuluko Bat apartatuan (ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren I. eranskineko "Adingabeen arretaren arloa" izeneko G multzoa aldatzen duen horretan), G.23 prestazioaren ("Larrialdiko familia-harrerarako prestazio ekonomikoak") f) letran,
Honako hau dioen tokian:
"f) Zerbitzuaren edukia:
–Ordainsaria 35 euro egun/adingabe izanen da.
–Urgentziazko harrera eteten denean prestazio ekonomikoari eustea, gehienez ere bi hilabete, larrialdiko harreran beste adingaberik ez badago."
Honako hau behar du:
"f) Zerbitzuaren edukia:
–Ordainsaria 35 euro/adingabe izanen da; eta hilean, gehienez, 1.050 euro".
–Urgentziazko harrera eteten denean prestazio ekonomikoari eustea, gehienez ere bi hilabete, larrialdiko harreran beste adingaberik ez badago."
Iruñean, 2023ko maiatzaren 11n.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2307435