102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

5D/2023 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez iragartzen baita "Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra (UAGN)" izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000070; lehengo gordailu zenbakia: 31/17).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan elkartzeko eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Felix María Bariain Zaratiegui jaunak egin zuen, 31/2023/000064 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Akatsak atzeman zirenez aurkeztutako dokumentazioan, horiek zuzentzeko eskatu zen 2023ko martxoaren 21ean. Zuzenketa 2023ko martxoaren 21ean egin zen.

2023ko martxoaren 17ko Biltzarrak erabaki zuen, gehiengoz erabaki ere, Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra (UAGN) erakundearen estatutuak aldatzea.

Ziurtagiria Luis Miguel Serrano Cornago idazkariak sinatu du, eta Félix María Bariain Zaratiegui lehendakariak ontzat eman du.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2023ko apirilaren 20an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2306406