102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

4D/2023 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena "Asociación de Empresas de Servicios Técnicos y Auxiliares de Navarra" izeneko enpresa elkartea (siglatan AESTAN) eratu dela (gordailu zenbakia: 31100060).

Onartu da aipatu elkartearen eraketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Saioa Erro Valdes andreak egin zuen, 31/2023/000034 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Akatsak atzeman zirenez aurkeztutako dokumentazioan, horiek zuzentzeko eskatu zen 2023ko otsailaren 15ean. Zuzenketa 2023ko martxoaren 14an egin zen.

Honako hauek sinatu dituzte estatutuak eta eraketa-akta: Saioa Erro Valdes andreak, Global Servicios Culturales ordezkatuz, Ignacio Basterrechea Ostoloza jaunak, Elkom ordezkatuz, Lucia Ostiz andreak, Ostiz Audiovisuales ordezkatuz, guztiak sustatzaile gisa.

Adierazi denaren arabera, hau da erakundearen helbidea: Huarte doktorea kalea 3, 31003 Iruña (Nafarroa); erakundearen lurralde eremua erregionala da, eta eremu funtzionala, berriz, estatutuen 2. artikuluan ezarritakoa.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan jartzea ere, eraketaren berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2023ko apirilaren 20an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2306405