102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen erregelamenduan. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2022ko apirilaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen erregelamenduan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin eta harekin bat datozenekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako erregelamenduaren aldaketa behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garesen, 2023ko apirilaren 28an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2306796