102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, zuzkidura-jarduketakoa, Udal Plan Orokorreko UC-8 unitateko 1. poligonoko 395. lurzatian. Hasierako onespena

Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, zuzkidura-jarduketakoa, Atarrabiako Udal Plan Orokorreko UC-8 unitateko 1. poligonoko 395. lurzatian, Gestión de Viviendas Dublín SLk sustatua, estalki azpiko solairuan etxebizitzako erabilera baimentzeko.

Bigarrena.– Etxebizitza babestuaren gutxieneko estandarraren eskakizuna kentzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagokion araudia erantsita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura (Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua), aintzat hartuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Atarrabian, 2023ko apirilaren 28an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2307249