102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Aldaketa, 2023rako zerga-tasetan

Uharte Arakilgo Udalak, 2023ko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehena.–Aldatzea 2023ko ekitaldian aplikatu beharreko tasa, karga-tasa eta prezio publikoak, 2023ko martxoaren 13an onetsiak eta 2023ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuak, martxoaren 28an, eta haietan sartzea irizpide eta prezio-taula batzuk Uharte Arakilgo udal-mugarteko herri-lurretan telekomunikazio instalazioak erabiltzeko, zehazki, Artxueta mendiko herri-lurrak erabiltzeari dagokionez.

Bigarrena.–Irizpide eta prezio-taula batzuk onestea Artxueta mendiko herri-lurretan telekomunikazio instalazioak erabiltzeko:

Lagatako azalera:

–0 m² eta 50 m² bitarte: 35,50 euro urtean m²-ko + BEZa.

–51 eta 100 m² bitarte: 33,72 euro urtean m²-ko + BEZa.

–101 eta 150 m² bitarte: 32,03 euro urtean m²-ko + BEZa.

–151 m²-tik goiti: 30,43 euro urtean m²-ko + BEZa.

Hirugarrena.–Erabaki hau indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik.

Uharte Arakilen, 2023ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2306895