102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Uharte Arakilgo landa-bide publikoen erabilera arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Uharte Arakilgo Udalak, 2023ko apirilaren 24ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuela Uharte Arakilgo landa-bide publikoen erabilera arautzen duen ordenantza.

Iragarki honen bidez betetzen da onetsitako ordenantza jendaurrean hogeita hamar egun baliodunean egoteko izapidea. Epe horretan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta aginduko da haren testua osorik argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Uharte Arakilen, 2023ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2306894