102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Herri-lurraren okupazioa, 50. poligonoko 813. lurzatian, 9 erlauntza paratzeko. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2023ko martxoaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Jesús Javier Araiz Angulori herri-lurraren 30 metro koadro okupatzeko baimena ematea 9 erlauntza paratzeko 50. poligonoko 813. lurzatian (21. barrutia) (UTM koordenatuak: X 597.986, Y:4.652797).

Aipatu okupazioak Nafarroako Gobernuaren azken onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Orobat, baldintza-agiria onetsi zen, okupazioa arautzen duena 9 erlategi paratzeko.

Okupazio espedientea jendaurrean jartzen da ukitutako pertsonek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritako 15 eguneko epean. Alegaziorik batere aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dezan.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa) posta bidez (montes@tudela.es) aurretiko hitzordua eskatuta.

Erabaki hau izapide egintza da, eta ezin da beronen aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Tuteran, 2023ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2306968