102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Indargabetzea, Minusbaliotasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Udalak, 2023ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea honako ordenantza hau: Minusbaliotasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Interesdunek Jaizko Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko dute espedientea, bulego orduetan.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta epe horretan ez bada aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik.

Jaitzen, 2023ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Francisco Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2307099