102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Aldaketa Ordenantza fiskal orokorrean. Hasierako onespena

Udalak, 2023ko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batez onestea Ordenantza fiskal orokorraren aldaketa.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Interesdunek Jaizko Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko dute espedientea, Eguzki plazako 2 zenbakian, bulego orduetan.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta epe horretan ez bada aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik.

Jaitzen, 2023ko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2307091