102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia ematea.
Supermerkatua

Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko zinegotzitza delegatuak ebazpen hau eman zuen, 2023ko apirilaren 21ean:

RUS 21-ABR-23 (17/US).

«Ikusirik LIO/2022/3109 espedientea, Unai Martinez De La Hidalga Sarrigoitiak sustatua Eroski Sociedad Cooperativa ordezkatuz, zeinaren bidez eskatu baitzituen jarduera sailkatuaren lizentzia eta obra lizentzia lokal bat egokitzeko, supermerkatua paratzeko (María Camino Oscoz Urriza z.g.), eta ikusirik Udalaren txosten teknikoak,

EBAZTEN DUT:

Eskatutako lizentzia ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak deklaratutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste deklarazio edo lizentzia bat beharko da.

Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialeko teknikariek 2023ko martxoan sinatutako eranskinek lehentasuna izanen dute aurreko dokumentazioaren aldean, bat ez datozenean.

Lizentzia hau ematen da galarazi gabe erreformak edo neurri zuzentzaileak eskatzea lehen erabilerako lizentziaren izapidean, jarduera sailkatua ezarri aurretik. Hori dena, indarrean dagoen legeriak horretarako ezartzen duenaren arabera, eta, betiere, administrazio eskudunaren nahitaezko baimenen mende.

Une oro instalatuko eta mantenduko dira suteen aurkako prebentzio-neurriak eta erabilerarako segurtasun neurriak, Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialeko elkargokideek 2022ko azaroaren 9an ikus-onetsitako egikaritze-proiektukoak eta jarduera sailkatuko proiektukoak (erantsita doaz), baita eraikinean jada badiren neurriak ere, suteen aurkako prebentzioaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera.

Gehienez ere 420 pertsona egonen dira establezimenduko salmenta-aretoan.

Irekiera automatikoko ateek sistema bat izanen dute, irekiera-mekanismoak edo energia-hornidurak huts eginez gero atea irekitzeko eta ixtea eragozteko, CTE DB SI 3ren 6.5 apartatuaren arabera.

Larrialdietako argiak instalatuko dira, horrela betetz SUA 4 Oinarrizko Dokumentuko 2. apartatua (Larrialdietako argiak).

Hautsezko itzalgailuek 21A eraginkortasun minimoa izanen dute, eta koadro elektrikoaren ondoan 34B eraginkortasuneko CO2 itzalgailua jarriko da.

Eskuzko babes-instalazioen seinaleztapena DB SIko 4, 2 atalaren arabera eginen da.

Ebakuazio-bitartekoen seinaleztapena DB SIko 3. ataleko 7. apartatuaren arabera eginen da.

Eremu okupagarrietan estaldura gisa erabiliko diren eraikuntza-elementuak honako hauek izanen dira: EFL zoruetan eta C-s2, d0 hormetan eta sabaietan. Espazio ezkutu ez-estankoetan, sabai aizunetan, zoru goratuetan, honako hauek izanen dira: BFL-s2 lurzoruetan, eta B-s3, d0 hormetan eta sabaietan. Gainera, ezkutuko espazioei dagokienez 3. puntuko SS 1 atalean ezarritakoa beteko dute.

Eragiten dioten xedapenetan, DB SUA erabileraren segurtasunean eta irisgarritasunean ezarritakoa beteko da, bai eta Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legean ezarritakoa ere.

Aulki gurpildunean dabiltzan erabiltzaileendako irteera-ateak < 25N (ESI OD 3.1.3) izanen dira.

Aireztapen-instalazioak eta instalazio termikoak egiteko, beteko dira honako hauek dakartzaten eskakizunak: Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduan (EITE) ezarritako berokuntza- eta klimatizazio-aparatuek (aireztapen mekanikoa barne) bete behar dituzten eraginkortasun energetikoko eta segurtasuneko eskakizunak.

135/89 Foru Dekretuaren 13. eta 14. artikuluetan aurreikusitako betekizun eta baldintzen arabera instalatuko dira nahitaez bibrazioak eta egiturazko zarata sortzeko gaitasuna duten makina, elementu mekaniko eta aireztapen behartuko sistema guztiak.

Jarduerak benetako funtzionamenduan sortutako zarata-mailak zorrotz beteko ditu 135/89 Foru Dekretuaren artikuluetan eta aplikatu beharreko araudian ezarritako mailak: azaroaren 17ko 37/2003 zarataren legea eta hura garatzen duten dekretuak (1513/2005 ED eta 1367/2007 ED, urriaren 19koa.)

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. Artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak dituen eraikitzaile bat kontratatu beharko da. Eraikitzaileak inskribatuta egon behar du Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.

Lanak hasteko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak hasi eta gehienez ere 9 hilabeteko epean amaitu beharko dira. Baimen hauek iraungitzat joko dira baldin epe horietan obrak hasi ez badira edo amaitu ez badira.

Langileen, eraikineko erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko neurri egokiak hartuko dira, indarrean dagoen legeriak horretarako xedatzen duenaren arabera. Segurtasun eta osasun koordinatzailearen eskakizunak beteko dira.

Auzoen atsedena babesteko, lanak egunez bakarrik eginen dira. Modu berean, hauts-emisioak erabat kontrolatuta egonen dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.

Jakinarazten dizugu, jarduera hasi aurretik, establezimendua erregistratu behar duzula Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Autonomikoan, supermerkatuko jarduerarako. Erregistro hori behar bezala izapidetzeko informazioa webgune honetan dago:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Registro-Sanitario-Autonomico-de-empresas-alimentarias-y-alimentos

Obrak amaitu ondoren, honako hauek egin behar dituzu: erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar duzu (inprimakia Armada etorbidea 2-5 helbideko gure bulegoetan duzu eskura edo www.pamplona.es web-orrian), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra amaierako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera.»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, jarraikiz xedatutakoari martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan (foru dekretu horren bidez onesten da Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua.

Iruñean, 2023ko apirilaren 26an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2306748