102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

40E/2023 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira "PIRIBIZI 2023 Pirinioetako Planaren lurralde eremuan familia kontziliazioa eta aukera berdintasuna sustatzeko, hala, biztanleria finkatzeko dirulaguntzak" deialdia eta hura eraenduko duten oinarriak. DDBN identifikazioa: 688178.

Hala ezartzen baitu bere 28. artikuluan urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuak, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak, Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren eskumena da "lurralde garapen jasangarria lortzeko estrategiarako politika publikoak gauzatzea" eta "lurraldea ardazten duten, aurrerapena ekartzen duten, erreferente moduan jartzen duten eta haren baliabideen kudeaketa jasangarria egiten duten proiektu estrategikoak" sustatzea, laguntzea eta haien jarraipena egitea, "zeharkakotasunez eta beste departamentu eta erakunde batzuekin koordinatuz".

2017ko maiatzean eratu zen "Pirinioetako Mahaia", eskualde horretako toki entitateek (Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legean jaso bezala) eta Artziko eta Orotz-Beteluko udalerriek osatua; mahai horren antolakuntzan tokia dute, halaber, inguru horietako erakunde sozialek eta herritarrek. Mahai horretatik sortu zen Pirinioetako egoerari buruzko ponentzia bat eratzeko proposamena, zeina begi onez hartu baitzuen Foru Parlamentuak.

Parlamentuko Ponentziak egindako txostenean jasota daude Nafarroako Pirinioaldeko diagnostikoaren elementu kritikoak: biztanle gutxi eta sakabanatuak, populazio zahartua eta gehienbat gizonezkoek osatua, dinamika demografiko negatiboa, oinarrizko zerbitzuen gutxitzea, mugikortasunerako oztopoak, azpiegitura aurreratuen falta, egun dauden jarduera ekonomikoetan aritzeko enplegu falta eta belaunaldi berririk eza, etxebizitza lortzeko zailtasunak... Horren aurrean, aldiz, bizimolde berriak ditugu, hirikoa eta landakoa parekatzen dituztenak, landa eremuari sustatu beharreko balioa ematen dion ikuspegia agertzen hasi da, bertako ondare eta ingurumen aberastasuna, jarduera sektore berriak eta herritar taldeen bizitasuna ere hor daude... Horiek guztiak Pirinioetako Lurralde Garapen Jasangarriaren pizgarri izan daitezkeen aukerak dira.

Parlamentuak emandako gomendioetako bat "Pirinioetako Plan Estrategikoa egin eta inplementatzea" da.

Parlamentuaren gomendio horiek aplikatuz, Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak zenbait ekimen gauzatu ditu Pirinioetako Plana inplementatzeko, ekintzei nahiz antolaketari dagokienez Pirinioetako Mahaiaren jarraibideetan eta erakunde kualifikatuekiko elkarlanean oinarritu den estrategia bat erabiliz.

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak Pirinioetako Planari dagozkion ekimenetan duen interes publikoaren erakusgarri, Nafarroako Lurralde Estrategiara jotzea besterik ez dago (Nafarroako Parlamentuak 2005eko uztailaren 4an onetsia). Bertan, Pirinioaldeak presentzia espezifikoa eta nabarmena du, bai Nafarroako Lurralde Ereduaren definizioan (3.3.7 kapitulua, "Pirinioak eta beste landa eremu eta naturagune batzuk") bai lurraldeko kultura berri baterako estrategian (4.5.2 kapitulua, "Pirinioak").

Nafarroako 2023rako Aurrekontu Orokorrek 160.000,00 euroko kreditua dute "PIRIBIZI dirulaguntzak; Pirinioetan erronka demografikoari heltzea" izeneko 330000 33100 4809 921100 kodeko gastu partidari aplikatua.

2016ko urtarrilaren 1ean, abian jarri zen Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (DDBN), bat etorriz Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legean xedatutakoarekin. Lege horretan xedatuta dago, hain zuzen, autonomia erkidegoek beren dirulaguntza deialdien berri eman behar diotela DDBNri.

Nafarroako Gobernuak, 2016ko urtarrilaren 27an hartutako Erabakiaren bidez, jarraibideak eman zituen Nafarroako Foru Komunitateko sektore publikoaren erakundeek ematen dituzten dirulaguntzen eta laguntzen informazioa tratatzeko. Ezarritako sisteman, beharrezkoa da bereiztea gastua baimentzeko fasea eta dirulaguntza ematekoa, eta, orobat, ez da onartzen bi faseak batera tratatzen dituen kontabilitateko dokumenturik.

Horrenbestez, Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuaren txostena ikusita, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. "PIRIBIZI 2023 Pirinioetako Planaren lurralde eremuan familia kontziliazioa eta aukera berdintasuna sustatzeko, hala, biztanleria finkatzeko dirulaguntzak" deialdia onartzea.

2. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean bildu dira.

3. 160.000,00 euroko gastua baimentzea 2023ko gastu aurrekontuaren "PIRIBIZI dirulaguntzak; Pirinioetan erronka demografikoari heltzea" izeneko 330000 33100 4809 921100 partidaren kargura:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

330000-33100-4809-921100: PIRIBIZI dirulaguntzak; Pirinioetan erronka demografikoari heltzea

2023

160.000,00

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deialdia Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean erregistratu ondoren.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalari, Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuari eta departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatuari.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko apirilaren 14an.–Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

PIRIBIZI 2023 PIRINIOETAKO PLANAREN LURRALDE EREMUAN FAMILIA KONTZILIAZIOA ETA AUKERA BERDINTASUNA SUSTATZEKO, HALA, BIZTANLERIA FINKATZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK

Landa ingurua despopulatze arazoak jasaten ari da, eta horrek desparekotasunak eragiten ditu eremu horietan eta hirialdeetan bizi diren familien artean. Pertsonak inguru horietan bizitzen geratzea bereziki konplexua da, batez ere, adin ertainekoak, zailtasunak izaten ahal dituztelako enpleguarekin, hezkuntzarekin, prestakuntzarekin eta kultura edo aisialdi jarduerekin lotuta, baita lana eta familia bizitza uztartzeko beharrarekin ere.

Horregatik, landa inguruan kontziliazioa babestea ezinbestekoa da bermatzeko eremu horietan bizi diren familien aukera berdintasuna eta ongizatea. Hala, funtsezkoa da pertsonak landa eremuetan bizitzen gelditzea sustatuko duten jarduketa ezartzea eta bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egitea babesteko politikak sustatzea.

Halako neurriek erantzuten diete funtzio publikoaren printzipio inspiratzaileei lurraldeari lotuta, Lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoei:

–Nafarroako udalerrien garapena jasangarria eta kohesiozkoa izatea gizartearen, kulturaren, ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspegitik, azken helburua izanik nafar guztien bizi kalitatearen baldintzak mantendu eta hobetzea.

–Lurraldea modu esanguratsuan ukitzen duten interes publiko eta pribatu guztiak, sektorialak nahiz espezifikoak izan, integratu eta harmonizatzea.

–Lerro horretan, Nafarroako Lurralde Estrategiak Pirinioaldeari arreta espezifikoa ematearen alde egiten du argi eta garbi, zahartzearen eta populaziogabetzearen erronkei lotuta; bereziki, emakumeen enplegua eta ekintzailetza faboratuko duten neurriekin, baita laneko eta familiako bizitza bateragarri egiteko neurriekin ere.

Bestalde, Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzeko maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Legeak ezartzen du administrazio publikoek lan egin behar dutela gizarte erantzukide baterantz aurrera egin dezan; horretarako bizitza pertsonala, familiako bizitza eta lanekoa bateragarri eginen duten laguntzak eta zerbitzuak sustatuz.

Gainera, dirulaguntzen deialdi honek lagunduko du NBEren Garapen Jasangarriko Helburuak lortzen, zehazki, genero berdintasunarekin lotutakoa, bizitza pertsonalaren, familiako bizitzaren eta lanekoaren kontziliazioa eta erantzunkidetasuna sustatuz.

Deialdi hau zuzenduta dago pizgarritzerra eta erraztera herritarrak Pirinioaldean sustraitzea, zuzenean familia eta lana benetan bateragarri egiteari eraginen dioten dirulaguntzen bidez. Dirulaguntzak emanen dira landa inguruetako familiek ingurune txikietan bizi ez direnekin parekatzeko jasaten dituzten kostu handiagoei aurre egiteko.

Dirulaguntzen lerro hori beharrezkotzat eta eraginkortzat jotzen da Nafarroako lurraldeen arteko desparekotasunei aurre egiteko eta familien berdintasuna sustatzeko. Gainera, deialdiak betetzen ditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako erregulazio onaren printzipioak, beharrari eta efikaziari, proportzionaltasunari eta segurtasun juridikoari dagokienez.

Deialdia norgehiagoka prozeduraren bidez eginen da, herritarrak landa-inguruan sustraitzea sustatzeko, biztanleria Pirinioaldean finkatze aldera. Ekimen hau funtsezkoa da bermatzeko herritarrak landa-inguru horietan geldituko direla, laguntza egokirik ezean, ingurune horietatik joateko tentatuta egon baitaitezke.

1.a Xedea eta helburua.

Deialdiaren xedea da familia kontziliazioa eta aukera berdintasuna sustatzea, hala, Pirinioetako Planaren lurralde eremuan biztanleria finkatzen laguntzeko.

Helburua da dirulaguntzak eskaintzea hurrengo lerro hauetan sartzen diren zerbitzuen edo jardueren kostuei aurre egiteko:

–A lerroa: 0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familia-unitateei zuzendua. Dirulaguntza emanen da familia eta lana bateragarri egitea errazten duten zerbitzu edo jarduera hauen kostuak estaltzeko: haurtzaindegietara eta lagun etxeetara joatea edo adingabeak eskolako aldian eta/edo eskolarik gabeko aldietan zaintzeko pertsonak kontratatzea.

–B lerroa: 3 eta 16 urte bitarteko seme-alabak dituzten familia-unitateei zuzendua, 18 urteetaraino zabaltzen ahal dena du derrigorrezko hezkuntza egiten ari bada. Dirulaguntza emanen da ikasleak ikastetxean edo antzekoetan luzaroago gelditzea ahalbidetzen duten hurrengo zerbitzuen edo jardueren kostuei aurre egiteko, familia eta lana bateragarri izatea laguntzen duen neurri gisa: goizeko zaintza, jangela eta ondoko atsedenaldia (siesta), eskolaz kanpoko ekintzak, ludotekak, kanpamentuak edota adingabeentzako zaintzaileak kontratatzea bai eskolako aldietarako bai oporraldietarako edo eskolarik gabeko aldietarako.

–C lerroa: B lerroan sartzen ez diren 16 eta 19 urte bitarteko seme-alabak dituzten familia-unitateei zuzendua, ikastetxeetara joatea eta horietan egotea errazteko honako zerbitzuei aurre egiteko: mugikortasuneko eta/edo ostatuko gastuak.

2.a Onuradunek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oinarri hauetan jasotako dirulaguntzak eskatzen ahalko dituzte honako baldintza hauek betetzen dituzten onuradunek:

–A eta B lerroetarako: dirulaguntzarako eskubidea ematen duen jarduketaren egunean Pirinioaldeko udalerri batean erroldatutako eta eskolatutako ondorengoak izatea.

A lerroaren kasuan, onartuko da adingabearen ikastetxea Pirinioetako Planeko lurraldeari zerbitzua ematen dion eskualde-buru batean egotea, baldin eta gutxienez gurasoetako batek lana bertan egiten badu.

–C lerrorako: Pirinioaldeko udalerri batean erroldatutako ondorengoak izatea.

Deialdi hauen ondorioetarako, familia-unitatea zer den erabakitzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan dagoen definizioa erabiliko da.

Eskaera formulatu beharko du adingabearen, desgaitasuna duenaren edota, C linearen kasuan, adinez nagusia den gazte interesdunaren guraso-ahala duen edo ordezkaritza egiaztatzen duen pertsonak.

Eskabidearekin batera aurkeztu beharko dira 7. oinarrian aipatzen diren dokumentuak eta informazioak.

2.2. Pertsona onuradun guztiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aurreikusitako betekizunak bete beharko dituzte.

2.3. Onuradunek tributu arloko betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izan beharko ditu.

3.a Gastu diruz lagungarriak.

3.1. Diruz laguntzen den jardueraren izaerarekin bat datozen gastuek soilik jaso dezakete dirulaguntza, baldin eta 6. oinarri honetan ezarritako epean gauzatzen badira.

3.2. Zehazki, diruz lagungarriak izanen dira familiei laguntzeko zerbitzu hauen gastuak, landa inguruan bizitza pertsonala, familia bizitza eta lanekoa bateragarri egiteko helburuz:

–A eta B lerroak:

  • 1. oinarrian adierazitako zerbitzuetako edo jardueretako gastuak: matrikula, hileko kuotak, tarifak, etab.
  • Jarduerak gauzatzeko kontratatutako langileen gastuak (soldatak, Gizarte Segurantza).

–C lerroa:

  • Pirinioetako Planeko lurraldean kokatutako bizilekuaren eta 2022-2023 ikasturterako ikaslea matrikulatu den ikastetxearen artean joan-etorriak ibilgailu pribatuan edo publikoan egitearen gastuak (0,35 euro kilometroko edo garraio publikoko tiketak, astean bi bidaia gehienez eta deialdi honetan aurreikusitako muga ekonomikoen barruan). Dirulaguntza jasotzeko eskubidea duten zenbait lagunek ibilgailua partekatuz gero, zenbatekoa guztien artean hainbanatuko da, baldin eta bidaia-gastuak denen artean berdin banatzen badituzte. Dena den, ibilgailua partekatzen dutenei ikasleko 0,10 euro osagarri emanen zaie kilometroko, mugikortasun jasangarria, aurrezpena, jasangarritasuna eta ingurumenaren zaintza sustatze aldera. Egoera hori ez zaie aplikatuko familia-unitate bereko pertsonei.
  • Ikastetxeetara joateko Pirinioaldetik kanpo gaua igaro behar izateagatik dirulaguntzarako eskubidea dutenen ostatu-gastuak.

4.a Deialdiaren zenbatekoa eta dirulaguntzen banaketa.

4.1. Deialdirako aurreikusitako guztizko zuzkidura 160.000 eurokoa da, hiru dirulaguntza-lerrotan banatuta:

–A lerroa: 0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familia-unitateentzako 40.000 euroko poltsa bat.

–B lerroa: 3 eta 16 urte bitarteko seme-alabak dituzten familia-unitateentzako (18 urteetaraino zabaltzen ahal dena du derrigorrezko hezkuntza egiten ari bada) 100.000 euroko poltsa bat.

–C lerroa: 16 eta 19 urte bitarteko seme-alabak dituzten familia-unitateentzako 20.000 euroko poltsa bat.

4.2. Dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko du gauzatutako jardueraren edo zerbitzuaren benetako kostuak: ondorengo bakoitzeko gutxienez 600 eurokoa eta gehienez 2.000 eurokoa izanen da. Dirulaguntza eskatu den ondorengo bakoitzak lortutako puntuen araberakoa izanen da zenbatekoa, aintzat harturik zerbitzu-gastuen tartea:

–600 eta 1.500 euro bitartean, %60 lagunduko da diruz.

–1.501 eta 2.500 euro bitartean, %70 lagunduko da diruz.

–2.501 eta 3.500 euro bitartean, %80 lagunduko da diruz.

–3.000 eurotik gora, %90 lagunduko da diruz.

4.3. Dirulaguntzak norgehiagoka-erregimenean emanen dira, 5. oinarrian ezarritako irizpideen arabera. Eskabideak puntuazio-ordenaren arabera lehenetsiko dira, deialdiko mugak aintzat hartuta. Hala, funtsak banatu zaizkie lehenik A lerrokoei; ondoren, B lerrokoei eta, azkenik, C lerrokoei. Lerroren batean aurrekontua gelditzen bada, hurrengo lerrora pasatuko da ordena berarekin: A lerrotik B lerrora, B lerrotik C lerrora eta C lerrotik, berriz, A lerrora.

4.4. Berdinketa izanez gero, lehentasuna emanen zaie deialdiaren 5. oinarriko 1. atalean puntuazio handiena lortu duten eskabideei; subsidiarioki, berdinketak baldin badirau, oinarri bereko 2. atalean puntuazio handiena lortu dutenei, eta, berdinketak baldin badirau, eskabideen erregistroko sarrerako ordenari.

5.a Hautatzeko eta baloratzeko irizpideak.

Eskaerak ordenatuko dira balorazio irizpide hauen arabera, lortzen duten puntuazioak ezarritako ordenan:

BALORAZIO IRIZPIDEAK

PUNTUAK

A LERROA

Gehienez ere, 85 puntu

1. Jarduketa edo zerbitzua

Gehienez ere, 35 puntu

Lurraldeko haurtzaindegia edo lagun etxea

20 puntu

Lurraldetik kanpoko haurtzaindegia edo lagun etxea

15 puntu

Kontratazioa

10 puntu

Eskolakoa ez den jarduera

5 puntu jarduerako

2. Familia-unitatearen osaera

Gehienez ere, 25 puntu

1-2 kide

10 puntu

3-4 kide

15 puntu

5-6 kide

20 puntu

6 kide baino gehiago

25 puntu

3. Familia mota

Gehienez ere, 15 puntu

Gurasobakarra

15 puntu

4. Desgaitasuna

Gehienez ere, 10 puntu

Laguntza eskatzen den pertsonaren desgaitasuna

10 puntu

Familia-unitateko beste kide baten desgaitasuna

5 puntu

B LERROA

Gehienez ere, 110 puntu

1. Jarduketa edo zerbitzua

Gehienez ere, 60 puntu

Goizeko zaintza

10 puntu

Jantokia

20 puntu

Siesta

5 puntu

Kontratazioa

5 puntu

Eskolaz kanpoko jarduera, ludoteka, mintegiak, kanpamentuak...

5 puntu jarduerako

2. Familia-unitatearen osaera

Gehienez ere, 25 puntu

1-2 kide

10 puntu

3-4 kide

15 puntu

5-6 kide

20 puntu

6 kide baino gehiago

25 puntu

3. Familia mota

Gehienez ere, 15 puntu

Gurasobakarra

15 puntu

4. Desgaitasuna

Gehienez ere, 10 puntu

Laguntza eskatzen den pertsonaren desgaitasuna

10 puntu

Familia-unitateko beste kide baten desgaitasuna

5 puntu

C LERROA

Gehienez ere, 90 puntu

1. Jarduketa edo zerbitzua

Gehienez ere, 40 puntu

40 km arteko joan-etorriak

(astean bi joan-etorri gehienez)

5 puntu

100 km arteko joan-etorriak

(astean bi joan-etorri gehienez)

10 puntu

150 km arteko joan-etorriak

(astean bi joan-etorri gehienez)

15 puntu

150 km-tik gorako joan-etorriak

(astean bi joan-etorri gehienez)

20 puntu

Ostatua

20 puntu

2. Familia-unitatearen osaera

Gehienez ere, 25 puntu

1-2 kide

10 puntu

3-4 kide

15 puntu

5-6 kide

20 puntu

6 kide baino gehiago

25 puntu

2. Familia mota

Gehienez ere, 15 puntu

Gurasobakarra

15 puntu

3. Desgaitasuna

Gehienez ere, 10 puntu

Laguntza eskatzen den pertsonaren desgaitasuna

10 puntu

Familia-unitateko beste kide baten desgaitasuna

5 puntu

Dirulaguntza jasotzeko eskubidea emanen duen puntuazioa kalkulatzeko, dagokion lerroaren balorazio-atal guztietako puntuak batuko dira. Lerro bakoitzeko eskabideak puntuazioaren arabera ordenatuko dira, handienetik txikienera, eta laguntzak ordena horri jarraikiz banatuko dira poltsako zenbatekoa agortu arte.

6.a Gauzatzeko epea.

Dirulaguntza hauek emanen dira 2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra egindako eta ordaindutako gastuetarako.

7.a Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.

a) Behar bezala betetako eskabidea, I. eranskinari jarraikiz.

b) Eskatzailearen NANa edo nortasuna egiaztatzeko agiria, eta, hala badagokio, haren izenean diharduenaren ordezkaritza egiaztatzen dutenak.

c) Erantzukizunpeko adierazpen bat, non azalduko baita eskatzaileak betetzen dituela onuradun izateko dirulaguntzen araudiak exijitutako baldintzak eta deialdi honetako baldintza espezifikoak eta ez dagoela onuradun izateko ezarritako ezein debeku-egoeratan, ezta II. eranskinean aipatutako bestelako dirulaguntzak eskatzeko eta/edo jasotzeko egoeratan ere.

d) Erroldatze-ziurtagiria, non agertuko diren familia-unitateko kideak eta horien antzinatasuna etxean.

e) Familia liburua edo, bestela, horren ordezko agiriak.

f) Banantze, dibortzio edo izatezko bikotearen desegitearen kasuan, epaiaren eta hitzarmen arauemailearen kopia, non agertzen baitira adingabeei buruzko neurriak.

g) Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen eta deskribatzen duena diruz lagunduko den gastua eraginen duen zerbitzua, kostua, etab. (III. IV. edo V. eranskinaren arabera, lerro bakoitzari dagokiona).

h) Desgaitasunaren ziurtagiria (hala badagokio).

i) Adingabeak zaintzeko pertsonak kontratatuz gero, laneko-lotura edo zerbitzu ematea eta horri dagozkion lan- eta zerga-obligazioen betetzea egiaztatzen duen dokumentazioa.

j) Ostatuaren kasuan, alokairuaren edo egoitzaren kontratua.

8.a Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

8.1. Interesdunek hilabete izanen dute eskaera egiteko, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera, 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan gaitutako lekuetara joanda edo telematikoki Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariaren Zerbitzu Katalogoko estekaren bitartez (www.navarra.es), dirulaguntza kudeatzen duen unitate administratiboari zuzenduz. Dokumentazioa eskaneatuta aurkeztuko da, dokumentu bereizietan, bakoitzak bere izena behar bezala dakarrela.

8.2. Aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada edo akatsak baditu, eskatzaileari errekerituko zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan 10 egun balioduneko epean; halaber, ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Akatsak zuzentzeko errekerimendua Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako moduan eginen da, eta, horrez gain, abisu bat bidaliko da eskabide ereduan Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuarekin harremanetan egoteko lehenetsi den helbide elektronikoaren bitartez.

9.a Dirulaguntza emateko prozedura eta dirulaguntzaren balorazioa.

9.1. Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagoka bidez tramitatuko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Dirulaguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuari dagokio.

9.2. Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuak ebazpen proposamena igorriko dio Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiari. Proposamenari txosten bat gehituko zaio, non adieraziko baita onuradunek dirulaguntzak jasotzeko beharkizun guztiak betetzen dituztela.

10.a Dirulaguntzak emateko ebazpena.

10.1. Dirulaguntzak emateko ebazpena Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emanen du, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta 3 hilabeteko epean, gehienez ere. Epe hori igarotzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, behar den errekurtsoa aurkeztu ahal izateko. Hori guztia Administrazioaren ebazpena eman beharraren obligazioaren kalterik gabe.

10.2. Dirulaguntzak ematen dituen ebazpenean honako hauek adieraziko dira: eskatzaileen zerrenda, diruz laguntzen diren ekintzak eta ekintza bakoitzerako dirulaguntzaren zenbatekoa eta, halakorik bada, zein eskaerari esan zaion ezetz (arrazoia zehaztuta).

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat, Gobernu Irekiaren Atariak jendaurrean jarriko ditu, jakinarazi ondoko hilabetean, emandako dirulaguntzak, Gobernu Irekiaren Atarian, honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntzak zer programaren eta aurrekontu kredituren kontura ordainduko diren, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

10.3. Dirulaguntzak emateko ebazpenaren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko diote Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariari, hilabeteko epean, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluari jarraikiz.

10.4. Emandako dirulaguntzei uko eginez gero, Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak erabaki beharko du zenbateko horiek nola banatu, deialdi honen 4. eta 5. oinarriei jarraikiz, instrukzio organoek proposatuta.

11.a Frogagiriak.

Onuradunek 2023ko urriaren 31 baino lehen justifikatu beharko dituzte laguntza horiek, instrukzio organoaren aurrean. Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Egindako gastuen eta ordainketen justifikazioa justifikazio-kontu gisa aurkeztuko dira, VI. eranskinaren arabera.

b) Jatorrizko ordainagiriak edo diruz lagundutako jarduera egiaztatzen duten dokumentuak, trafiko merkataritza-juridikoan egiaztatzeko balioa dutenak.

c) Egindako ordainketak justifikatzeko agiriak.

d) Adingabeak zaintzeko langileak kontratatu badira, lan-kontratuak eta Gizarte Segurantzako kotizazioaren agiriak aurkeztu beharko dira, edo kontratatutako pertsona autonomoen erregimenean egotearen eta dagozkion obligazioak betetzearen dokumentuak.

e) Fakturen bidez justifika ezin daitezkeen aparteko gasturik egin bada, justifikatzeko txosten bat aurkeztu beharko da, gastuaren xehetasunak eta zenbatekoak adierazteko.

f) Onuradunaren erantzukizunpeko adierazpen bat, non adieraziko baitu ez duela bestelako erakunde publikoren edo pribaturen dirulaguntzarik edo laguntzarik xede berberarekin, VII. eranskinaren arabera.

g) Onuradunaren erantzukizunpeko adierazpen bat, non adieraziko baitu betetzen dituela dirulaguntzen deialdiko baldintzak eta egindako gastuak, VIII. eranskinaren arabera.

h) Instrukzio organoak eskatzen duen beste edozer dokumentazio, emandako dirulaguntza behar bezala justifikatzeko.

i) Nafarroako Gobernuaren laguntzen hartzaile berri diren kasuan edo bankuko kontu zenbakia aldatzen den kasuan soilik aurkeztu beharko da bankuko helbideratzearen inprimakia, behar bezala beteta eta zigilatuta, laguntzak zein kontutan sartuko diren adieraziz.

12.a Dirulaguntza ordaintzeko modua eta epea.

Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez erabakiko da dirulaguntza ordaintzea, diruz laguntzen den jarduera egin ondoren, eta erakunde onuradunak 11. oinarrian adierazitako frogagiriak aurkeztu ondoren. Transferentzia bidez ordainduko da.

13.a Bateragarritasuna.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak bateragarriak izanen dira xede bererako beste edozein erakunde publiko edo pribatuk ematen duen beste edozein laguntzarekin, betiere jasotako laguntzen zenbateko osoa ez bada diruz lagundutako jardueraren kostu osoa baino handiagoa eta, edonola ere, beste laguntzen araudiak, izan nazionala izan Europakoa, horretarako bide ematen badu.

Horretarako, laguntzen eskatzaileak eskarian adierazi beharko du ea laguntzarik eskatu duen xede eta aldi bereko beste erakunde batean, eta, hala denean, onuradun izan den, zer laguntza mota jaso duen eta zenbat kobratu duen adieraziko du. Deialdi honetan araututako dirulaguntzen onuradunek Estatuko edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk edo nazioarteko erakundeek helburu edo xede bererako emandako dirulaguntzak eta laguntzak jasotzen ahalko dituzte, haiek, guztira, jarduera diruz lagungarri bakoitzaren inbertsio edo gastuaren %100 gainditzen ez badute.

14.a Jarraipena eta kontrola.

Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuak izanen du, Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuko teknikarien bitartez, diruz lagundu daitezkeen jardueren jarraipena egiteko eta gauzatutako alderdi guztiak eta finkatutako helburuak noraino bete diren ikuskatzeko eta ebaluatzeko ardura.

15.a Betebeharrak.

Deialdi honen babesean dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrez gain:

a) Oinarri hauetan aipatzen diren gainerako konpromiso eta betebeharrak betetzea, eta, Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuak eskatuz gero, hala egiaztatzea.

b) Frogatzea betebeharrak eta baldintzak bete direla, diruz lagundutako jarduketak egin direla, eta dirulaguntza emateko arrazoi izan den helburua bete dela.

c) Emandako dirulaguntzei buruz, egiaztatze lana eta kontrol teknikoa egiten uztea Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuari, baita horretarako eskumena duen edozein organori ere; jarduketa horietan eskatzen zaion informazio eta dokumentazio guztia aurkeztuko du.

d) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuari. Informazio hori jakin bezain laster emanen da, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

e) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztapen eta kontrol lanen xede diren bitartean.

f) Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan aritzea diruz lagundutako jarduketen zabalkundean, horien ezagutza eragiteko.

g) Ekintzak gauzatzen diren denbora guztian Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiarekin elkarrizketarako bideak eta koordinazioa mantentzea, jarraipena, egiaztapena edo informazio eskaerak egin ahal izateko.

h) Emandako dirulaguntzari uko eginez gero, Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuari jakinarazi beharko dio.

i) Eskaeran eta dirulaguntzaren justifikazioan beharrezkoa den dokumentazio eta informazio guztia sortzea eta entregatzea.

16.a Dirulaguntzak itzultzea.

16.1. Dirulaguntza emateko ebazpena baliorik gabe uzteko zioek (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. artikuluan zehaztutakoak) eta foru lege horren 35. artikuluan aipatzen diren kasuek ekarriko dute jasotako zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli behar izatea, baita berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea ere, dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli behar dela erabaki bitartean sortutakoak.

16.2. Itzulketak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira. Hortaz, premiamendu bidez kobratzeari ekin dakioke, beste erantzukizun batzuk gorabehera, halakorik bada.

17.a Arau hausteak eta zehapenak.

Arau-hausteei eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituko zaio.

18.a Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko diote Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariari, hilabeteko epean, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluari jarraikiz.

19.a Datuen babesa.

Eskaera aurkezteak berekin dakar haren bidez bildutako datu pertsonalak jasotzea eta tratatzea. Datu horiek Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak tratatuko ditu, prozedura hau izapidetzeko eta laguntza horien esleipena kudeatzeko. Halaber, jakinarazten dizugu zure eskubideak esteka honen bitartez balia ditzakezula: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/datu-pertsonalak-babesteko-eskubideak-baliatzea. Argibide gehiago jasotzeko:

https://gobiernoabierto.navarra.es/sites/default/files/19._dpto._ordenacion_del_territorio_viviendo_paisaje_y_proyectos_estrategicos.pdf

20.a Araudi osagarria.

Oinarriotan ezartzen ez den guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari eta aplikagarria den gainerako araudiari jarraituko zaio.

I. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZA ESKABIDEA

(Familia-unitate bakoitzeko eskabide bat aurkeztu beharko da)

....................................................................................................................................................... jaunak/andreak (jakinarazpenetarako helbidea: ......................................................................................; NAN zk.: ...............................................; telefono zenbakia: ............................................... helbide elektronikoa: ..........................................................................).

A.–Familiari buruzko datuak:

–Familia unitatearen kide kopurua: ...........

–Badago desgaitasun egiaztagiririk duen kiderik?

BAI: dirulaguntzaren xede den pertsonak du desgaitasuna

BAI: familia unitateko beste kide batek du desgaitasuna

EZ

–Guraso bakarreko familia da? BAI EZ

–Badago familia-unitatean ondorengorik adinez nagusia izanik dirulaguntza jasotzeko eskubidea duenik? Baizko kasuan, eskabidea sinatu beharko du.

BAI EZ

B.–Dirulaguntzaren xede den pertsonari buruzko datuak:

B.1. A lerroa: 0-3 urte.

1. SEME-ALABAREN IZEN-ABIZENAK:

ZERBITZUA/JARDUKETA

URTEKO KOSTUA

2022-09-01etik 2023-08-31ra

(1)

JASOTAKO BESTE
DIRULAGUNTZA BATZUK

(2)

GASTU DIRUZ
LAGUNGARRIA

(1)-(2)

1. Lurraldeko haurtzaindegia edo lagun etxea

2. Lurraldetik kanpoko haurtzaindegia edo lagun etxea

3. Kontratazioak

4. Eskolakoa ez den jarduera

GUZTIRA

2. SEME-ALABAREN IZEN-ABIZENAK:

ZERBITZUA/JARDUKETA

URTEKO KOSTUA

2022-09-01etik 2023-08-31ra

(1)

JASOTAKO BESTE
DIRULAGUNTZA BATZUK

(2)

GASTU DIRUZ
LAGUNGARRIA

(1)-(2)

1. Lurraldeko haurtzaindegia edo lagun etxea

2. Lurraldetik kanpoko haurtzaindegia edo lagun etxea

3. Kontratazioak

4. Eskolakoa ez den jarduera

GUZTIRA

3. SEME-ALABAREN IZEN-ABIZENAK:

ZERBITZUA/JARDUKETA

URTEKO KOSTUA

2022-09-01etik 2023-08-31ra

(1)

JASOTAKO BESTE
DIRULAGUNTZA BATZUK

(2)

GASTU DIRUZ
LAGUNGARRIA

(1)-(2)

1. Lurraldeko haurtzaindegia edo lagun etxea

2. Lurraldetik kanpoko haurtzaindegia edo lagun etxea

3. Kontratazioak

4. Eskolakoa ez den jarduera

GUZTIRA

B.2. B lerroa (3-16* urte).

–(18 urteak arte luzatu ahalko da lurraldean eskolatuta badago).

1. SEME-ALABAREN IZEN-ABIZENAK:

ZERBITZUA/JARDUKETA

URTEKO KOSTUA

2022-09-01etik 2023-08-31ra

(1)

JASOTAKO BESTE
DIRULAGUNTZA BATZUK

(2)

GASTU DIRUZ
LAGUNGARRIA

(1)-(2)

1. Goizeko zaintza

2. Jantokiak

3. Siesta

4. Kontratazioak

5. Jarduerak:

GUZTIRA

2. SEME-ALABAREN IZEN-ABIZENAK:

ZERBITZUA/JARDUKETA

URTEKO KOSTUA

2022-09-01etik 2023-08-31ra

(1)

JASOTAKO BESTE
DIRULAGUNTZA BATZUK

(2)

GASTU DIRUZ
LAGUNGARRIA

(1)-(2)

1. Goizeko zaintza

2. Jantokiak

3. Siesta

4. Kontratazioak

5. Jarduerak:

GUZTIRA

3. SEME-ALABAREN IZEN-ABIZENAK:

ZERBITZUA/JARDUKETA

URTEKO KOSTUA

2022-09-01etik 2023-08-31ra

(1)

JASOTAKO BESTE
DIRULAGUNTZA BATZUK

(2)

GASTU DIRUZ
LAGUNGARRIA

(1)-(2)

1. Goizeko zaintza

2. Jantokiak

3. Siesta

4. Kontratazioak

5. Jarduerak:

GUZTIRA

B.3. C lerroa (16-19 urte).

1. SEME-ALABAREN IZEN-ABIZENAK:

ZERBITZUA/JARDUKETA

URTEKO KOSTUA

2022-09-01etik 2023-08-31ra

(1)

JASOTAKO BESTE
DIRULAGUNTZA BATZUK

(2)

GASTU DIRUZ
LAGUNGARRIA

(1)-(2)

1. Mugikortasuna

2. Ostatua

GUZTIRA

2. SEME-ALABAREN IZEN-ABIZENAK:

ZERBITZUA/JARDUKETA

URTEKO KOSTUA

2022-09-01etik 2023-08-31ra

(1)

JASOTAKO BESTE
DIRULAGUNTZA BATZUK

(2)

GASTU DIRUZ
LAGUNGARRIA

(1)-(2)

1. Mugikortasuna

2. Ostatua

GUZTIRA

3. SEME-ALABAREN IZEN-ABIZENAK:

ZERBITZUA/JARDUKETA

URTEKO KOSTUA

2022-09-01etik 2023-08-31ra

(1)

JASOTAKO BESTE
DIRULAGUNTZA BATZUK

(2)

GASTU DIRUZ
LAGUNGARRIA

(1)-(2)

1. Mugikortasuna

2. Ostatua

GUZTIRA

Eskabide honi erantsi dizkiot nire familia-unitatearen egoera egiaztatzeko beharreko dokumentuak, baita gastuen eta diru-sarreren egiaztagiriak ere, III., IV. eta V. eranskinei jarraikiz.

Era berean, aitortze dut eskabide honekin aurkeztutako datu eta dokumentu guztiak egiazkoak eta osoak direla, eta konpromisoa hartzen dut nire egoera pertsonalaren eta ekonomikoaren edozer aldaketa jakinarazteko.

–Datuak kontsultatzeko baimena.

BAIMENA EMATEN DIO Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari, deialdi honen esparruan, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria ZUZENEAN ESKA DIEZAIEN Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari, datu horiek beharrezkoak baitira eskaera ebazteko (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2.e art.).

EZ DIO BAIMENIK EMATEN Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari, deialdi honen esparruan, Ogasun Departamentuari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari zuzenean eskatzeko zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituela frogatzen duen ziurtagiria, eta eskatzaileak berak aurkezten ditu eskaera ebazteko behar diren agiriak.

ESKATZEN DU:

Norgehiagoka-erregimeneko PIRIBIZI 2023 dirulaguntzen deialdia ikusirik, eskaera hau kontuan har dadila; horretarako, eskatutako agiriak aurkezten ditu.

.............................................(e)n, 2023ko ............................................aren ........(e)(a)n

Eskatzailearen sinadura: adinez nagusia den ondorengoaren sinadura:

II. ERANSKINA.–ONURADUN IZATEKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

…...……………………………...…………………………………................…………………………… andreak/jaunak, …..................................................... IFZ duenak, ........................................... PIRIBIZI 2023 dirulaguntzaren eskatzailea den aldetik, honako hau adierazten du:

–Betetzen dituela onuradun izateko dirulaguntzen araudiak exijitutako baldintzak eta deialdi honetako baldintza espezifikoak eta ez dagoela onuradun izateko ezarritako ezein debeku-egoeratan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatutakoetan.

–Eskatutako dirulaguntzari dagokionez, ADIERAZTEN DUT:

Deialdi honen xederako, ez dudala eskuratu edo eskatu beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren inolako dirulaguntzarik, ez Estatuan, ez nazioartean.

Deialdi honen xederako, honako dirulaguntza hauek eskatu ditudala beste administrazio publiko batzuetatik, beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik edo partikularrengandik, Estatukoak zein nazioartekoak izan:

DIRULAGUNTZAREN XEDE DEN SEME-ALABA

DIRULAGUNTZA EMAN
DUEN ERAKUNDEA

DATA

ESKATUTAKO ZENBATEKOA

Deialdi honen xederako honako dirulaguntza hauek eskuratu ditudala beste administrazio publiko batzuetatik, beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik edo partikularrengandik, Estatukoak zein nazioartekoak izan:

DIRULAGUNTZAREN XEDE DEN SEME-ALABA

DIRULAGUNTZA EMAN
DUEN ERAKUNDEA

DATA

LORTUTAKO
ZENBATEKOA

–Datuak eguneratzeari dagokionez, hitz ematen dut adierazpen honekin aurkeztutako dirulaguntza eskabidean gertatzen den edozein aldaketa dirulaguntzaren organo kudeatzaileari jakinaraziko diodala idatziz, hura ezagutzen denetik 15 eguneko epean gehienez ere. Orobat, konpromisoa hartzen dut dirulaguntza eskatu diedan beste entitate publiko guztiak ere jakinaren gainean jartzeko.

.............................................(e)n, 2023ko ............................................aren ........(e)(a)n

Sinadura:

III. ERANSKINA.–A LERROA

Bertaratze baldintzen ziurtagiria eta ordainagiria

(Dirulaguntza jasotzeko eskubidea duen pertsona bakoitzeko eta zerbitzu eta/edo jarduketa bakoitzeko bana)

HAURTZAINDEGI EDO LAGUN ETXE ZERBITZUA (zentroak betetzeko)

........................................................................................ jaunak/andreak, ............................... IFZ duenak, .............................................................................................(r)en arduradun gisa –.......................................................................................(e)n kokatuta dago–, agiri honen bidez

ZIURTATZEN DU:

–........................................................................................ adingabea bere zentroan matrikulatuta dagoela 2022-2023. ikasturtean.

–Kontratatutako ordutegia honako hau dela: ...............................................

–Zerbitzuaren prezioa dela ...................................... egunean/astean/hilean (ezabatu egokia ez dena).

Eta horrela jasota gera dadin, agiri hau sinatzen du.

.............................................(e)n, 2023ko ............................................aren ........(e)(a)n

Sinadura:

–––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––

JARDUERA

........................................................................................ jaunak/andreak, ............................... IFZ duenak, .............................................................................................(r)en arduradun gisa –.......................................................................................(e)n kokatuta dago–, agiri honen bidez

ZIURTATZEN DU:

–........................................................................................ adingabea jardueran matrikulatuta dagoela 2022-2023. ikasturtean.

–Kontratatutako ordutegia honako hau dela: ...............................................

–Jardueraren prezioa dela ...................................... egunean/astean/hilean (ezabatu egokia ez dena).

Eta horrela jasota gera dadin, agiri hau sinatzen du.

.............................................(e)n, 2023ko ............................................aren ........(e)(a)n

Sinadura:

IV. ERANSKINA.–B LERROA

Goizeko zaintzaren / jantokiaren / siestaren / eskolaz kanpoko jardueraren / kanpamentuen / ludotekaren bertaratze baldintzen ziurtagiria eta ordainagiria, zerbitzua ematen duen erakundeak betetzeko

(Dirulaguntza jasotzeko eskubidea duen pertsona bakoitzeko eta zerbitzu eta/edo jarduketa bakoitzeko bana)

………………………………………………………………............................……… jaunak/andreak, ……………………………… IFZ duenak, honako hau izanik:

.................................................................................................................. ikastetxearen idazkaria –...................................................................(e)n kokatua–.

........................................................................................................... gurasoen-elkarteko presidentea –....................................................................(e)n kokatua–.

............................................................................................................. jardueraren arduraduna, .....................................................................(e)n ematen dena.

ZIURTATZEN DU:

–........................................................................................ ikaslea bere ikastetxean/jardueran matrikulatuta dagoela 2022-2023. ikasturtean.

–Aipatutako ikasleak hurrengo zerbitzua/jarduera erabiltzen duela (AUKERATU EGOKIA):

Goizeko zaintza, zerbitzuaren kostua: ............. euro astean/hilean/ikasturtean (ezabatu egokia ez dena).

Haurtzaindegia, zerbitzuaren kostua: ............. euro astean/hilean/ikasturtean (ezabatu egokia ez dena).

Jantokia, astean ....... egunez. Zerbitzuaren kostua: ............. euro astean/hilean/ikasturtean (ezabatu egokia ez dena).

Siesta, zerbitzuaren kostua: ................ euro astean/hilean/ikasturtean (ezabatu egokia ez dena).

Eskolaz kanpoko jarduera, ludoteka, kanpamentua:

–....................................................................., zerbitzuaren kostua: ............. euro astean/hilean/ikasturtean (ezabatu egokia ez dena).

–....................................................................., zerbitzuaren kostua: ............. euro astean/hilean/ikasturtean (ezabatu egokia ez dena).

–....................................................................., zerbitzuaren kostua: ............. euro astean/hilean/ikasturtean (ezabatu egokia ez dena).

Eta horrela jasota gera dadin, agiri hau sinatzen du.

.............................................(e)n, 2023ko ............................................aren ........(e)(a)n

Sinadura:

V. ERANSKINA.–C LERROA

Erantzukizunpeko adierazpena, ibilgailu pribatuko garraio-gastuen eta/edo ostatu gastuen ordainketa eskatzeko aurrekontuarena

…...……………………………...……………………………………………………………… andreak/jaunak, …..................... IFZ duenak, ................................ PIRIBIZI 2023 dirulaguntzaren eskatzailea den aldetik, honako hau adierazten du:

–Garraio pribatua:

  • ............................(e)ko etxebizitzaren eta ........................................................(e)ko ikastetxearen artean joan-etorriko ............. kilometro daudela.
  • Garraio partikularra bere familiako, herriko edo biziguneko ikasle hauekin partekatzen duela:
    • 1.–................................................................................................................................................
    • 2.–................................................................................................................................................
    • 3.–................................................................................................................................................
    • 4.–......................................................................................................................................................

–Garraio publikoa:

  • Joan-etorriko autobus txartelaren kostua ................ dela.

–Ostatua:

  • ................(e)n ostatu hartzeko kostua ................ eurokoa dela hilean dirulaguntzaren hartzaile bakoitzeko.

.............................................(e)n, 2023ko ............................................aren ........(e)(a)n

Eskatzailearen sinadura: Adinez nagusia den ondorengoaren sinadura:

VI. ERANSKINA.–JUSTIFIKAZIO KONTUA

Deialdia: Piribizi 2023.

Onuraduna: ......................................................................................................................................

Espediente zk.: ............................

FAKTUREN ETA GAINERAKO EGIAZTAGIRIEN ZERRENDA

DIRULAGUNTZA JASO DUEN SEME-ALABAREN IZENA

GASTUAREN EGIAZTAGIRIA

Linea

Fakturen data/
hartze-agiria (aldia)

Zerbitzua ematen duen erakundea/pertsona

Zerbitzua/

jarduketa

Deskribapena

Zerbitzuaren edo jarduketaren urteko kostua (2022/09/01etik 2023/08/31ra)

1. ondorengoa

Guztira

-euro

VII. ERANSKINA.–JUSTIFIKATZEKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

...................................................................................... jaunak/andreak ..............................., IFZ duenak PIRIBIZI 2023 dirulaguntzaren A B C lerroaren onuradun gisa, adierazten du:

a) Ez dudala jaso / Jaso dudala beste dirulaguntza edo laguntza bat, beste erakunde publiko edo pribatu batena, helburu berbererako. Baizko kasuan, adierazi:

ZER SEME-ALABAK JASO DUEN DIRULAGUNTZA

ZER ERAKUNDEK EMAN DUEN
DIRULAGUNTZA

DATA

EMANDAKO ZENBATEKOA

b) Badakit helburu berbererako edozer erakunde publikoren edo pribaturen beste dirulaguntza edo laguntza bat jasotzeak eta egoera hori ezkutatzeak eragin dezakeela lortutako dirulaguntza edo laguntza ezeztatzea eta jasotako zenbatekoak itzuli behar izatea.

.............................................(e)n, 2023ko ............................................aren ........(e)(a)n

Sinadura:

VIII. ERANSKINA.–BALDINTZA BETETZEAREN ETA EGINDAKO GASTUEN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

...................................................................................... jaunak/andreak ..............................., IFZ duenak PIRIBIZI 2023 dirulaguntzaren A B C lerroaren onuradun gisa, adierazten du:

1. Dirulaguntza edo laguntza jasotzeko deialdian ezarritako baldintza eta irizpide guztiak betetzen ditudala.

2. Dirulaguntza edo laguntza jasotzeko emandako datuak eta agiriak egiazkoak eta zehatzak direla eta egindako gastua egiaztatzen dutela.

3. Diruz lagungarriak diren gastuen ziurtagiriak eta deialdian ezarritako gainerako baldintzak gutxienez 5 urtez gordeko ditudala, ebazpenaren datatik zenbatzen hasita.

4. Badakit dirulaguntzen deialdian ezarritako baldintzak eta irizpideak betetzen ez baditut, balitekeela lortutako dirulaguntza edo laguntza ezeztatzea eta jasotako zenbatekoak itzuli behar izatea.

.............................................(e)n, 2023ko ............................................aren ........(e)(a)n

Sinadura:

Iragarkiaren kodea: F2306045