102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketan. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2023ko apirilaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketan.

Onetsitako ordenantzaren aldaketaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendigorrian, 2023ko apirilaren 24an.–Alkatea, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2306888