102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2023ko apirilaren 27an egin ohiko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrean 1/2023 aldaketa egiteari buruzko espedientea. 216.000,00 euroko kreditu-gehigarria da, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatua, bi padel pista egiteko proiekturako.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Epe hori iragaten bada alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da 1/2023 aurrekontu-aldaketa, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2023ko maiatzaren 4an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2307066