102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARUNBEKO KONTZEJUA

Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Larunbeko Kontzejuak, 2023ko apirilaren 15ean egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Larunbeko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten. Epe hori iraganik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da.

Larunben, 2023ko maiatzaren 2an.–Kontzejuko burua, José Luis Goikoa Arbilla.

Iragarkiaren kodea: L2306945