102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

Indargabetzea, Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Larragoako Udalak, 2023ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Iragarkia argitaratu ondoan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.

Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Larragoan, 2023ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Tomás Andueza Riezu.

Iragarkiaren kodea: L2307067