102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Udalari lur partikularrak lagatzea, udalerriko belardiekin batera adjudikatzeko

Itzagaondoko Udalak 2023ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran erabakitakoa betetze aldera, zera jakinarazten da: Itzagaondoko udal-mugartean lurrak dituzten jabeek 20 egun naturaleko epea dutela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, adierazteko ez daudela ados lurren lagapenarekin, udalerriko belardiak batera errentan emateko, 2024-2031 aldirako.

Lagapena arautuko duen plegua, udal-bulegoetan dago ikusgai.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Ardatzen, 2023ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2307093