102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Ergoieneko Udalak, 2023ko maiatzaren 15ean egin zen bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau indargabetzea: Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da jendaurreko aldia, hura gaitu baitzen iragarkia argitaratuta 2023ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 4an; hala bada, behin betiko indargabetuta gelditzen da aipatu ordenantza, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ergoienan, 2023ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Emeterio Senar Elso.

Iragarkiaren kodea: L2307057