102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta gordetzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen 10. zenbakidun ordenantza fiskaleko tarifen eranskinean. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2023ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 10. zenbakidun ordenantza fiskaleko tarifen eranskinean (ordenantzak arautzen ditu ibilgailuak eremu publikotik kendu eta gordetzeagatik ordaindu beharreko tasak). Erabakia 2023ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, hura behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabakia:

Honako tarifa hauek onestea, espedientean jasotako aldaketekin, eta behin betiko onespena argitaratzen denetik aurrerako eraginarekin.

IBILGAILU MOTA

Ibilgailuak, gehienez ere 3.500 kg-ko pisua dutenak. Ziklomotorrak eta motozikletak (eurotan)

Ibilgailuak, A2tM-tik gorako pisua dutenak

(eurotan)

Ibilgailuak, 5TMtik gorako pisua dutenak

(eurotan)

1. EPIGRAFEA

Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-hauslea Udalaren gordelekura eramaten denean

91,50

121,90

237,6

2. EPIGRAFEA

Zerbitzua egitera etorri eta ibilgailua udal gordailuetara eramateko lanak hasiak direlarik, lan hori ezin bada burutu, gidaria edo pertsona baimendua agertzeagatik eta erregelamenduaren araberako neurri zuzentzaileak hartzeagatik, edo garabia etortzeko deia egin eta 10 minutu igarota

45,70

61,00

118,8

3. EPIGRAFEA

Igande eta jaiegunetako zerbitzuak

137,20

182,90

356,4

Lanegunetako zerbitzuak, 20: 00etatik hurrengo eguneko 08: 00ak arte

137,20

182,90

356,4

4. EPIGRAFEA

Ibilgailua kendu eta gordelekura eramaten denetik 24 ordu iraganda, gordetzeko tarifa hau izanen da egun edo zatiki bakoitzetik:

4,30

9,55

5. EPIGRAFEA

Ibilgailua ibilgetzeko zerbitzua ematen denean (zepoa)

42,00

110,25

6. EPIGRAFEA

* Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin eraman bada eta zerbitzua egiteko beste batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %15, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

* Zenbait ibilgailu kentzeko zerbitzuak kontratatzen badira, lehenengoa prezio arruntean eta bigarrenetik aurrera 50,8 eta jaiegunean edo gauean 76,2.

Burlatan, 2023ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2306902