102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

98/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, honako ordenantza hau behin betiko onestearen kontra: Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena tokiko jabari publikoa modu pribatiboan erabiltzeagatik edo bereziki ustiatzeagatik, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioen, gasbideen eta oliobideen bidez

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan 0000098/2023 prozedura arrunta izapidetu da, I-DE Redes Eléctricos Inteligentes SAk jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokiona. Errekurtso hori Baztango Udaleko udalerrian energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioen, gasbideen eta oliobideen bidez tokiko jabari publikoa modu pribatiboan erabiltzeagatik edo bereziki ustiatzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren behin betiko onespenaren aurkakoa da, eta 2023ko urtarrilaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Honen bidez, balizko interesdunak epatzen dira, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 47.2 eta 49. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako, eta jakinarazten da hamabost eguneko epea dutela, interes legitimoa izanez gero, aipatutako prozesu judizialean alderdi gisa aurkezteko.

Baztanen, 2023ko apirilaren 28an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2306890