102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Jarduera lizentziaren eskaera.
Ardandegia eta ardo salmenta

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: José Luis Arregui Mindeguia.

Jarduera: Ardandegia eta ardo salmenta.

Tokia: Oronoz - Baztan.

Baztanen, 2023ko apirilaren 28an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2306831