102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Ordenantza, ibilgailu elektrikoen zirkulazio zergaren hobariak arautzen dituena. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak 2023ko apirilaren 25ean hasiera batez onartu zuen Ibilgailu elektrikoen zirkulazio zergaren hobariak arautzen dituen ordenantza.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Basaburuan, 2023ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Esther Lakasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2306892