102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

2023ko lan egutegia

Basaburuko Udalak, 2023ko apirilaren 25ean egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Basaburuko Udalaren zerbitzuko langileen 2023ko asteguneko jaiegunen egutegia onestea; hala, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2023an zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

5.–2023ko lan egutegia.

Alkateak irakurtzen du 2023ko la egutegia, ohiko festa egunez gain langileen proposamena da abuztuak 14 tokiko jaieguna jartzea eta abenduaren 7a ere. Bi egun horietan udala itxita egongo litzateke.

Bildutakoek ontzat ematen dute proposamena eta, hortaz, ondoren zehazten den lan egutegia onartzen dute 2023. urterako:

Ikusirik 323/2022 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 3an emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa. Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluan ezarritakoa,

Basaburuko udaleko 2023. urtean izanen diren jaiegunen egutegia:

–Urtarrilaren 6a: Urteberri eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna

–Abuztuaren 14a: tokiko festa.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoa-Nafarroaren Egunaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 7a: tokiko festa.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Basaburuko Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela banatuko da:

1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera.

2. Artikulu honetako aurreko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia duten enplegatuei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izanen baitute.

Basaburuko Udaleko erregistro orokorra 9:30etatik 13:30etara egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Organo administratibo eskudunek erregelamenduz ezarritako oporrak emango dituzte, gisa honetan: oporraldi luze bat edo bi eta egun solteak, urtean zehar hartzeko, zerbitzuko beharrek hala uzten dutenean.

Aurreko ataletan aipatutako lanaldiaren banaketa eta oporrak ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta lanaldi berezi suerteren bat dutenei, ezta haur eskolara atxikitako langileei ere, horiek beren lan egutegia izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.

Nolanahi den, urteko lanaldiaren iraupena baldintzatuko du 2022rako orokorrean Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen denak. Horretarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak egingo dira.

Basaburuan, 2023ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2306891