102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, Eultza sektorea garatzeko plangintza eta kudeaketako hirigintza-hitzarmenean. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2023ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Aldaketa Eultza sektorea garatzeko plangintza eta kudeaketako hirigintza-hitzarmenean. Behin betiko onespena.

Udalak, 2023ko martxoaren 9an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Eultzako Jaurerriko sektorea garatzeko plangintza eta kudeaketako hirigintza-hitzarmenean, zeina sustatu baitzuten Eultza sektoreko 1. eta 2. konpentsazio batzordeek.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Hirigintzako Informazio Batzordeak, 2023ko apirilaren 19an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Behin betiko onestea aldaketa egitea Eultzako Jaurerriko sektorea garatzeko plangintza eta kudeaketako hirigintza-hitzarmenean, zeina sustatu baitzuten Eultza sektoreko 1. eta 2. konpentsazio batzordeek.

Bigarrena.–Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aurrekoa kontuan harturik,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Behin betiko onestea aldaketa egitea Eultzako Jaurerriko sektorea garatzeko plangintza eta kudeaketako hirigintza-hitzarmenean, zeina sustatu baitzuten Eultza sektoreko 1. eta 2. konpentsazio batzordeek.

Bigarrena.–María Lecumberri Bonilla alkateari ahalmena ematea hitzarmena sinatzeko.

Hirugarrena.–Behin sinatuta, hitzarmena udal honen hitzarmenen erregistroan inskribatzea eta hitzarmena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Erabaki hau Barañaingo Udaleko Hirigintza eta Kontu-hartzailetza alorrei helaraztea.

Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Eultza sektoreko 1. eta 2. konpentsazio batzordeetako buruei, behar diren lege-ohartarazpenekin."

Barañainen, 2023ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2307250