102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, 2023ra luzatutako aurrekontuaren 11. eta 29 bis oinarrietan (15. aurrekontu-aldaketa). Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2023ko apirilaren 27an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2023ra luzatutako aurrekontua betearazteko oinarrietan: 11. eta 29 bis oinarrietan, zehazki.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Barañainen, 2023ko maiatzaren 4an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2307158