102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

110/2023 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoa esleitzen diena Irakasleentzako Laguntza Zentroetako (ILZ) aholkulari eta zuzendari lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdian hautatu diren izangaiei.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 5ean emandako 263/2022 Ebazpenaren bidez, merezimendu lehiaketarako deia egin zen Irakasleentzako Laguntza Zentroetako (ILZ) aholkulari eta zuzendari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko. Ebazpen hori 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 9koan.

Ebazpen horren zortzigarren oinarriaren arabera, zerbitzu eginkizun horiek bi ikasturte osoko iraupena izanen dute hasiera batean, eta 2023ko irailaren 1ean hasiko dira.

Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, irakasleentzako laguntza zentroetan aholkulari edo zuzendari lanpostu batean zerbitzu eginkizunetan dauden irakasleek ordura arte egindako lanaren memoria aurkeztu beharko dute. Aholkulari lanpostuan ari direnen kasuan, memoria hori zentroko zuzendariak eta kasuan kasuko gaian eskuduna den zerbitzuak baloratuko dute. Zuzendari lanpostuan ari direnen kasuan, memoria kasuan kasuko gaian eskuduna den zerbitzuak baloratuko du. Memoriaren balorazioa gai edo ez gai izanen da, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.

Memoriak balorazio ona izateak berekin ekarriko du zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea.

Ondorioz, deialdi horretan aurreikusitako prozedura bukatu ondoren, eta epaimahaiak egindako behin betiko izendapen proposamena kontuan hartuta, bidezkoa da zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoak esleitzea deialdian hautatutako izangaiei.

Horiek horrela, eta Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Irakasleentzako laguntza zentroetako (ILZ) zuzendari eta aholkulari lanpostuak zerbitzu eginkizunen araubidean eta merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari jarraikiz, zerbitzu eginkizunak esleitzea ondoren adierazten diren irakasleei:

–Sheila Enciso Belloso andreari 39102 zenbakiko lanpostua, aholkulari lanpostua, destinoa Tuterako Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–María Flores Bengoechea andreari 32489 zenbakiko lanpostua, aholkulari lanpostua, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Andrea García Puncel andreari 31396 zenbakiko lanpostua, aholkulari lanpostua, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Oihana Iñigo Olóndriz andreari 30669 zenbakiko lanpostua, aholkulari lanpostua, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Rakel Laspidea Arnedo andreari 31310 zenbakiko lanpostua, aholkulari lanpostua, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Amaia Zubiría Aldaz andreari 34419 zenbakiko lanpostua, aholkulari lanpostua, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

Zerbitzu eginkizun horiek 2023ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra bitarte izanen dituzte ondorioak.

2. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

3. Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

4. Ebazpen hau honako hauetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalera, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera.

Iruñean, 2023ko apirilaren 25ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

Iragarkiaren kodea: F2306541