102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Aldaketa, Eraikuntza eta eraispenetako hondakinen gaineko fidantzak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Arantzako Udaleko osoko bilkurak, 2023ko apirilaren 27an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi du Eraikuntza eta eraispenetako hondakinen gaineko fidantzak arautzen dituen ordenantzaren 2. eta 7. artikuluen eta I. eranskinaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da eta honen testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arantzan, 2023ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2306986