102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Obra lizentziak etetea, lur ez-urbanizagarrian energia berriztagarrien plantak ezartzeko

Arantzako Udalak 2023ko apirilaren 27an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen lizentziak etetea, lur ez-urbanizagarrian energia berriztagarrien plantak ezartzeari dagokionez, Arantzako hirigintza-antolamenduan aldaketa aztertu eta egiten den bitartean. Etetearen xedea udalerriari araudi egoki bat ematea da, lur ez-urbanizagarrian energia berriztagarrien plantak ezartzea arautzeko, eta urtebete iraunen du gehienez ere, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70.3 artikuluarekin.

Hori dena erabakitzen da bat etorriz LAHTB 1/2017 LFD 70.1 artikuluan xedaturikoarekin. Izan ere, horren arabera, hirigintzako planak onesteko eskumena duen administrazioak aukera du, horiek onetsi baino lehen, lizentzien ematea eteteko, eremu eta erabilera jakin batzuetarako egin nahi diren lurren partzelazioen, eraikitzeen eta eraispenen kasuan; helburua da horien eraketa edo aldaketa aztertzea, alderdi horiek guztiak garbi zehaztuta.

Eteteak iraunen du udalerriko hirigintza-antolamendua aldatzeko hartu beharreko denboran, aldaketa hori aztertu, eratu eta izapidetzeko behar den epean, alegia, gehienez urtebetez (goian adierazitako testu bateginaren 70.3 artikuluari jarraikiz), asmoa baita lur ez-urbanizagarria egoki arautzea.

Arantzan, 2023ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2306985