102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, 13. ordenantza fiskalean, zeinak arautzen dituen uda-neguetako igerilekuek, gune hidrotermalak eta instalazio osagarriek osatzen dituzten kirol instalazioak erabiltzeko eta kirol abonuko jardueren prezio publikoak. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2023ko apirilaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Udalaren 13. ordenantza fiskalean, zeinak arautzen dituen uda-neguetako igerilekuek, gune hidrotermalak eta instalazio osagarriek osatzen dituzten kirol instalazioak erabiltzeko eta kirol abonuko jardueren prezio publikoak.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2023ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2306961