102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Bikote egonkorren udal erregistroa arautzen duen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2023ko otsailaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau indargabetzea: Altsasuko Udalaren bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Erabaki hori argitaratu zen 2023ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 14an.

Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik egin gabe, eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), behin betiko indargabetuta gelditzen da aipatu ordenantza.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Altsasun, 2023ko apirilaren 28an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2306836