102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako udal ordenantza. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2023ko apirilaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako udal ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik.

Altsasun, 2023ko apirilaren 27an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2306747